Irakasleentzako mugikortasun-programak

Irakasleen mugikortasun-programak ikerketarekin, irakaskuntza ematearekin eta gaikako sareak ezartzeko edo ikasleen trukerako jarduerekin lotuta daude.

Erasmus Programaren barruan diruz lagun daitezkeen jarduerak

  • 1987az geroztik irakasleen mugikortasun klasikoa da. Irakasleak Europako beste unibertsitate batean irakastean datza. Horretarako, aldebiko AZP-Erasmus akordioa sinatzen da. Irakaskuntza-jardueraz gain, irakasleak beste jarduera batzuk garatu ahal ditu.
  • Jarduera horretarako, ez da iraupenik zehazten, baina nahitaezkoa da gutxienez titulua lortzeko ikasketa-programako bost eskola-ordu ematea. Gehienezko iraupena sei astekoa da, nahiz eta aste bakarra finantzatzen den; ezohiko kasuetan, bi aste.
  • Gutxienez 5 eskola-eguneko iraupena gomendatzen da, irakaskuntza-praktika harrera-erakundeko irakaskuntza programarako eta bizitza akademikorako ekarpen garrantzitsua izan dadin. Bost egun baino gutxiagoko denboraldiek salbuespen izan beharko dute.
  • Mugikortasuna 2008ko uztailaren 1etik 2009ko irailaren 15era bitartean egingo da. Irakasle batek ikasturte berean hainbat irakaskuntza-mugikortasun egin ahalko ditu, norako desberdinetara.
  • Irakasleen partaidetza handia dela bermatzeko, mugikortasuna lehen aldiz eskatzen duten irakasleek izango dute lehentasuna.
  • Ezintasun fisikoak edo behar bereziak dituzten irakasleentzako laguntza osagarriak daude.

Erasmus programatik kanpo diruz lagundutako jarduerak

  • EHUko ikastegietako nazioarteko harremanetako arduradunen edo zuzendaritza/dekano taldeko kideen laguntza mugikortasun-programekin lotutako nazioarteko foroei (adibidez EAIE, ERACON, nazioarteko harremanetako koordinatzaile-sareen topaketak, etab.), eta arduradunen bisitak atzerriko Unibertsitateei, trukerako hitzarmen berriak ezartzeko.
  • Atzerriko unibertsitate batean hitzaldiak, mintegiak eta irakaskuntza emateko egonaldi laburrak. Atzerriko unibertsitateak "EHU-AL eta Beste Norako Batzuk" mugikortasun programetako truke-hitzarmena eduki beharko du. Deialdi honetatik kanpo geldituko dira Latinoamerikan emandako EHUren doktorego-programak.
  • EHUrekin truke-hitzarmenik ez duen atzerriko unibertsitate batean hitzaldiak, mintegiak eta irakaskuntza emateko egonaldi laburrak.Estancias cortas para la impartición de conferencias, seminarios y docencia en una universidad extranjera con la que no exista convenio de intercambio con la UPV/EHU. Queda excluida de esta convocatoria la docencia en programas de doctorado de la UPV/EHU impartidos en Latinoamérica. El objetivo de estas estancias debe ser el establecimiento de un convenio por lo que se deberá contar con una carta de apoyo del equipo directivo del centro (Vicedecano de Intercambio Académico) en este sentido.
  • Actividades cuyo objetivo sea el de potenciar la participación de la UPV/EHU en proyectos educativos internacionales y redes transnacionales o el de suscribir convenios de interés para la UPV/EHU, para lo cual deberán contar con una carta de apoyo del equipo decanal o directivo del centro de origen.
  • Erasmus programaren barruan laguntzarik jaso ez dutenentzako egonaldi laburrak, irakaskuntza emateko.