ZTF-FCTren ibilbidea kalitate politikan

Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanotza-taldeak bere egin du kalitate eta bikaintasunezko kudeaketa sustatzeko konpromisoa, eta hala jasotzen da Kalitatea Bermatzeko Barne Sisteman (KBBS). Konpromiso horrek urteetan zehar egin diren jarduerak gidatu ditu.

Honako hauek dira prozesuaren mugarri nabarienak:

  • Gogoeta estrategikoa, 2005-2010 eperako ikastegiaren lehenengo plan estrategikoa eman zuena (2005. urtean).
  • Ikastegiko prozesuen mapa ezartzea (2005. urtea).
  • Kudeaketarako bikaintasunari emandako zilarrezko Q-a lortzea (2006. urtea).
  • Ikastegiko kalitate batzordea eratzea, KBBS-ren bermatzaile (2007. urtea).
  • Ikastegiko prozesuen maparen lehenengo berrikusketa (2009. urtea).
  • AUDIT programak KBBS akreditatzea (2010. urtea).
  • Gogoeta estrategikoa, 2011-2015 eperako ikastegiaren bigarren plan estrategikoa eman zuena (2011. urtean).
  • Ikastegiko prozesuen maparen bigarren berrikusketa eta UNIKUDE sistemara egokitzea (2013. urtea).
  • AUDIT programak KBBS-ren ezarpena akreditatu eta zilarrezko A lortzea, MGA ereduaren arabera (2016. urtea).
  • Administrazio akademikoaren zerbitzuko zerbitzuen karta (2017. urtea).
  • Gogoeta estrategikoa, 2017-2020 eperako ikastegiaren hirugarren plan estrategikoa eman zuena (2017. urtean).
  • Akreditazio instituzionala (2018. urtean).

Oinarri horien arabera kudeatzen dira ikastegian eskaintzen diren graduko eta graduondoko titulazioak KBBS-ren organoak dira (Fakultateko Batzarra, Dekanoa eta bere dekanotza-taldea, Kalitate Batzordea, Gradu Ikasketetako Batzordeak eta Masterretako Batzorde Akademikoak) beharrezkoak diren ekintzak egiteaz arduratzen direnak, eta kalitatearen parametroak zaintzen dituzte, ikastegiko ezaugarria da.