Zientzia eta Teknologia Fakultateko idazkaritza

  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era.
    • Ostiraletan eta udan (ekainetik irailera): 9:00etatik 13:00etara
    • Gabonetan eta Aste Santuan: 9:00etatik 13:00etara
  • Kontakturako e-posta: ztf.zentru-idaz@ehu.eus
  • Kontakturako telefonoa: 94 601 2677
     

Espediente akademikoa eskatzeko, datuak aldatzeko edo ziurtagiriak edo bestelako agiriak eskatu edo hartzeko, nortasuna egiaztatzeko agiriren bat aurkeztu behar duzu.

Ezin bazara zu zeu etorri gestioa egitera, baimena eman behar diozu beste pertsona bati idatzi sinatu bidez, eta zure NANaren fotokopia aurkeztu beharko du idatzi horrekin batera. Pertsona baimenduak, era berean, bere NAN agiria edo legezko agiri balioduna aurkeztu beharko du.

Tituluen kasuan, interesdunak berak baino ezin du hartu. Beste inork hartu behar izanez gero, notarioaren baimena beharko du eta bere NANa aurkeztu titulua hartzeko unean.

 

Bikaintasunez graduatuak

2017ko azaroaren 20an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen graduko tituluetan ikasleei “bikaintasunez graduatua” aitorpena egiteko baldintzak argitaratzeari buruzko UPV/EHUren Ebazpena.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2017/11/1705557e.shtml

Aitorpen hori "bikaintasunez graduatua" aitorpena jasotzeko baldintzak betetzen dituen ikaslearen espediente akademikoan jasoko da, baita ziurtagiri akademikoan eta tituluaren gehigarri europarrean (TGE) ere.

Espediente akademikoa aitorpena egin aurretik eskuratu duten ikasleek beste espediente bat eskatu ahal izango dute –aitorpena txertatuta–, baina itzuli egin beharko dute hasieran eskuratutako dokumentua.

TGE aitorpena egin aurretik eskuratu duten ikasleek beste TGE bat eskatu ahal izango dute –aitorpena txertatuta–, baina itzuli egin beharko dute hasieran eskuratutako dokumentua.