Laborategiko segurtasun arloko oinarrizko gomendioak

Segurtasun neurriak

Laborategien, tailerren eta landa-lanen praktiketan, horietako irakasle arduradunek Lan Arriskuen Prebentzioaren printzipioak aplikatzeko eta horiek garatzean jardunbide egokien kodeak betetzen direla zaintzeko ardura izango dute. Irakasle arduradunak laborategirako sarbidea mugatu eta kontrolatuko du, eta horrek muga hori gauzatuko du saiakuntzak martxan jartzen direnean, ikasleren batek segurtasun arloko oinarrizko gomendioak betet zen ez dituenean edo inguruabarrek hori gomendatzen dutenean.

Ebakuazio bideak

Oro har, erabilgarri dauden segurtasun elementuetara ohitu (su-itzalgailuak, mahukak, segurtasun dutxak eta begiak garbitzekoa non dauden jakin behar da), eta larrialdietarako irteera nagusien jakinaren gainean egon behar da; izan ere, irteera horiek errespetatu, eta beharrezkoak ez diren objektuek horiek oztopatzea eragotzi behar da.

Norbera babesteko ekipamenduak (NBEak)

Irakasleek aginduta, segurtasun betaurrekoak erabili beharko dira. Ikasleek babes pertsonal hori eskuratzeko ardura izango dute.

Derrigorrezkoa da bata erabiltzea, eta ikaslea hori eskuratzeaz arduratuko da. Bata itxita egongo da beti, eta ezin da erabili laborategitik kanpo. Laborategian gomendatzen da oinetako itxiak (eta ez sandaliak) janztea eta lentillarik ez erabiltzea. Irakasleak adierazten duenean, eskularruak erabiliko dira eskuak babesteko. Ile luzea bilduta egongo da beti.

Arau higienikoak

Ez jan eta ez edan laborategian. Laborategitik irten baino lehen, eskuak garbitu behar dira beti.

Produktuen, hazkuntzen eta materialen erabilera

Produktu kimikoak, hazkuntzak eta abar erabiltzeko orduan, irakasleen gomendioei jarraitu behar zaie.

Ez da etiketarik gabeko produkturik edo hazkuntzarik erabili behar, ezta produktu edo hazkuntza baten ordez beste bat ere. Arrisku handiena sua da. Ahal den guztietan, beharrezkoa da laborategian sugar irekiak egotea eragoztea.

Egoera txarrean dagoen kristalezko materiala erabiltzeak istripuen arriskua areagotzen du.

Lan arloko baldintzak

Garbi eta txukun egon beharko da, gauza pertsonalik (liburuak, berokiak, poltsak eta abar) edo behar ez den ekiporik gabe.

Edozein isuri mota berehala jakinarazi behar da. Isuritako produktu kimikoak, hazkuntzak eta abar berehala batu eta kendu behar dira, ezarritako protokoloei jarraituta.

Baimenik gabeko saiakuntzak

Ez da inoiz egin behar irakasleek baimendu gabeko saiakuntzarik, ezta saiakuntzarik martxan utzi ere, ikuskapenik gabe.

Ekipoen eta gailuen erabilera

Ez dira erabili behar, nola funtzionatzen duten ondo jakin gabe. Zalantzarik badago, galdetu irakasleei.

Hondakinak kentzea

Hondakinak kentzeari dagokionez, jarraitu irakasleen adierazpenei.

Bereziki sentikorrak diren pertsonak

Osasun arazoren bat badaukazu edo haurdunaldian edo edoskitzaroan bazaude, jarri harremanetan Prebentzio Zerbitzuko Osasun Arloarekin zure zalantzak argitzeko (946013186).