Ikasleentzako tailerrak

Zientzia eta Teknologia Fakultateak hiru tailer (bi online eta bat aurrez aurrekoa) antolatu ditu 2020ko azaroan lan-mundurako ZTFko ikasleak prestatzeko. Lehenengoan lehiakideek enpresentzat curriculum erakargarri bat eta aurkezpen gutuna egiten ikasiko dute. Bigarren tailerrean enplegua bilatzeko baliabideak erakutsiko dira.

Hirugarren tailerrean, ideia berritzaile bat negozio eredu batera nola eraman ezagutuko dute.

Gainera, aurreko urteetan jarduera beragatik kredituen aintzatespena eskatu ez bada, honako hauek lortu ahal izango dira:

• Hautazko 0,5 ECTS kreditu aitortzea, online bi tailerretan parte hartuz

• Hautazko 1 ECTS kreditu aitortzea, aurrez aurreko tailerrean parte hartzen bada.

Oharra: COVID-19 dela eta, online emandako tailerrak gaztelaniaz soilik izango dira.

 

EGITARAUA

  • Azaroak 4 eta 11, asteazkena, 12:30-14:00

Enrique Pérez. “Transición a la vida activa: Cómo defender mi curriculum y carta de presentación en una entrevista de trabajo: Herramientas activas para mejorar la comunicación”.

  • Azaroak 18, asteazkena, 12:30-14:00

Janire Metxaka eta Xabier Txopitea. “Recursos para la búsqueda de empleo”.

  • Azaroak 4, 9, 10, 12 eta 13, 15:00-19:00, 0.20S gelan

Adrián Odriozola eta Ricardo Merino. “Ekin 48 ordutan. Emprende en 48 horas”.

Informazioa bidaltzeko epea: 2020/10/01-tik 2020/11/02-ra arte

Tailerretan izena emateko formularioa

Ikasleentzako tailerrak. 2020