Ingeniaritza Elektronikoko nazioarteko titulazio bikoitza, UPV/EHUren eta Université de Limogesen artekoa

Ikasketa egitura

UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateak Ingeniaritza Elektronikoko Gradua (IE) eskaintzen du, 240 ECTS kreditukoa (aurrerantzean, G_IE). Gradua lau urtean dago egituratuta (G1, G2, G3 eta G4).

Faculté des Sciences et Techniques de l'UNILIM fakultateak License Sciences pour L'Ingénieur (parcours iXeo) eskaintzen du, 180 ECTS kreditukoa (aurrerantzean, L_iXeo). Diploma hori hiru urtean dago antolatuta (L1, L2 eta L3). Diploma hori lortu ondoren, Faculté des Sciences et Techniques-ek iXeo Masterra eskaintzen du (aurrerantzean, M_iXeo) , 120 ECTS kreditukoa, bi urtean antolatuta (M1 eta M2). 

Bi unibertsitateen eskaintzaren oinarrizko egitura honako irudi honetan ikusten da:

 

UPV/EHUren mugikortasuna ULIMera

  • UPV/EHUko (Zientzia eta Teknologia Fakultatea) IEko graduko ikasleek, lehenengo hiru mailak gainditzen badituzte, Limogesko Unibertsitateko gradu frantsesa (License) eskuratuko dute, baldin eta hirugarren maila (60 kreditu) unibertsitate horretan egin badute.
  • Ikasleak IEko gradua UPV/EHUn amaitzen badu, Limogesko Unibertsitateak iXeo Masterreko lehen urtea ere aitortuko dio. Alegia, zuzenean sar daiteke Masterraren bigarren urtean.
  • Mugikortasuna ikasketa trukearen inguruko akordio esparru batean egin daiteke (sarbidea beketara).

Eskuratzeko eskakizunak (bi plaza)

  • IEko lehen bi mailetako 90 kreditu gaindituta izatea
  • Frantseseko B2 maila

 

Akordioa baliagarri 2017/2018 ikasturterako