Lekualdaketak eta aldi berean egiteko eskariak

Unibertsitate-ikasketa ofizialak hasi dituztenak eta ikasketa horietan jarraitu nahi duten edo beste unibertsitate-ikasketa ofizial batzuk hasi nahi dituzten ikasleak (lekualdaketak)

2020/21 IKASTURTEA

Unibertsitate-ikasketak hasi dituzten eta ondorengo egoera hauetakoren batean dauden ikasleak:

  1. Unibertsitate-ikasketa ofizialak hasi dituztenak eta ikasketa horietan jarraitu nahi duten edo Beste unibertsitate-ikasketa ofizial batzuk hasi nahi dituzten ikasleak (lekualdaketak).
  2. Unibertsitate-ikasketak atzerrian hasita dituzten ikasleak. Eskaera hau egin aurretik, espedientea aztertzeko eskaera eginda izan beharko dute. (Harremanetan jartzeko:  sec-centro.fct@ehu.eus)
  3.  Hasitako ikasketak jarraitu nahi dituzten ikasleak.
  4. Goi-mailako eta errendimendu handiko kirolariak.
  5. Ikasketak eta goi-maila aldi berean egitea. (Lehen mailarako aldiberekotasun eskaerak Sarbide Bulegoan eskatu beharko dira: acceso@ehu.eus )

sarrera eskabidea eskabide orri honen bidez izapidetu ahal izango dute:

ESKABIDE ORRIA

 

Epea

2020ko ekainaren 24tik uztailaren 3ra

UPV/EHUko Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiko 7. eta 17. artikuluek jasotakoaren arabera, amaitu egin da lekualdatze eta aldiberekotasun eskaerak egiteko epea. Eskaera egiterik izango duzu, baina matrikula aldiaren ondoren eskatutako graduan plaza libreak geratu badira soilik hartuko da kontuan. Plaza librerik ez badago, zure eskaera baliogabetu egingo da.

 

Beharrezko dokumentazioa

Eskabidea egiteko unean, dokumentazio hau erantsi beharko da eskaneatuta (eskabide orrian bertan).

Matrikula egitean, jatorrizko dokumentazioa erantsi beharko da, alderatzeko.

Guztiek:

  • NANaren fotokopia
  • Egindako ikasketen ikasketa-plana (UPV/EHUko ikasleek izan ezik).
  • Jatorrizko Fakultateko noten ziurtagiri akademikoa (UPV/EHUko ikasleek izan ezik).
  • Irakasgaietako programa (UPV/EHUko ikasleek izan ezik).

Unibertsitate-ikasketak atzerrian hasita dituzten ikasleek:

  • Unibertsitateko ziurtagiri akademiko ofiziala, baliozkotu nahi diren ikasketen maila eta mota egiaztatzen dituena. Ziurtagiri horretan, gainera, gainditutako irakasgaiak, lortutako puntuazioak eta espedientearen batez besteko nota agertuko dira. Aldez aurretik entregatu ez bada.

GARRANTZITSUA. Dokumentu horrek ofiziala izan behar du, agintari eskudunek emana, eta bide diplomatikoen bidez legeztatua. Edo “zigilatuta” egon behar du (Hagako Hitzarmena, 1961eko urriaren 5ekoa)

Atzerriko hizkuntzan idatzitako dokumentazioa behar bezala legeztatuta eta zinpeko itzultzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako bi hizkuntza ofizialetako edozeinetara itzulita aurkeztu beharko da.

  • Egindako ikasketen ikasketa-plana.
  • Baliozkotu nahi den irakasgai bakoitzaren irakaskuntza-gida edo programa.

Kirolariek:

  • Administrazio eskudunak emandako agiria, egoera hori egiaztatzen duena.

 

Lekualdaketa onartu zaien ikasleek ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dute matrikula formalizatzeko beharrezkoa den jatorrizko dokumentazioa, posta elektronikoz bidalitako argibideen jarraikiz. Epe horretan egiten ez bada, ikasleak lekualdaketa edo gradua aldaketa eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

Lekualdaketa UPV/EHUren ikastegi batetik beste batera egiten bada, erabilitako deialdiak espediente berrian agertuko dira, baina onartutako ikasleei gutxienez bi deialdi bermatuko zaizkie.

Ikasketak utzi eta UPV/EHUko beste unibertsitate edo ikastetxe batera joan ziren Fakultateko ikasleak. Lekualdaketa-eskaera bide horretatik izapidetu beharko dute. Kasu horretan, ikastekei berriz ekiteko prozeduratzat hartuko da eta ez  da zenbatuko lekualdatzeagatik eskainitako plazei aplikatutako ehunekoaren barruan.

Eskaerak ebazteko aplikatu beharreko araudia honako hau da:

 

Harremanetan jartzekosec-centro.fct@ehu.eus

 

OHARRA: Nolanahi ere, lekualdatze-prozesuaz gain, ikasle interesdunek beste aurretiko izen-emate bat egin ahal izango dute UPV/EHUra sartzeko prozedura orokorrean ezarritako epeetan eta egunetan.