Zerbitzuen Karta, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Akademia Gestio Zerbitzuarena

Zerbitzuen Kartak erakunde publikoek herritarrei hainbat informazio helarazteko dokumentu-bitartekariak dira. Besteak beste, honako informazio hauek ematen dituzte: eskainitako zerbitzuak, herritarren zerbitzu horiekiko zein eskubide duten eta zerbitzuen kalitatearen bermea. Dokumentu horien helburua zerbitzua hobetzea da, betiere herritarren eskaerei jarraikiz.

Horrenbestez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Akademia Gestio Zerbitzuko Zerbitzuen Kartak (barne hartuta Idazkaritza, ZTFIAZ, Epaimahaien, Tesien eta lanpostuen kudeaketa ekonomikoa) Akademia Gestio Zerbitzuak eskainitako zerbitzu azpimarragarrienen inguruko informazioa ematen du, eta agerian uzten du haien kalitatea. Horrela, Zerbitzuak erabiltzaileekiko duen konpromiso argia indartzen du.

 

(UPV/EHUko Idazkari Nagusiaren Ebazpen bidez onartua 2017ko martxoaren 16an)