ZG1 Konpromiso etikoa

ZG1 Konpromiso etikoa gaitasuna ondorengoek zehaztuko dute:

  • 1a. Jarrera kontsekuentea balore (akademiko) pertsonalekin.
  • 1b. Autokritikarako gaitasuna.
  • 1c. Irtenbide zientifiko- teknikoen eragin soziala (eta ingurumen- eragina) aztertzea.

Sentimendu etikoa  deritzo gizakiaren baloreetan oinarrituriko printzipio unibertsalen arabera pentsatzeko eta jokatzeko gaitasunari.

Gaitasun hau gainontzeko gaitasun guztietan dago edo egon beharko litzateke. Bere zeharkako izaera eztabaidaezina da.

Gaitasun kritikoa eta autokritika gauzak eztabaidan jartzen dituen portaera litzateke eta ideia, ekintza zein iritzietan oinarritzen diren funtsak, berezkoak nahiz inorenak, ditu ardatz.

Gaitasun honen elementuen jarduera ondorengo menderatze mailen bidez deskriba daiteke:
 

ZG1 KONPROMISO ETIKOA ZG 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA
Jarrera kontsekuente balore (akademiko) pertsonalekin 1a Unibertsitate-inguruneko kode deontologikoa erabili eta errespetatu. Titulazio edo lanbidearekin loturiko etika- batzorde ezberdinak ezagutu. Kasu praktikoetan ezarritako araudiaren arabera jokatu. Doitasun profesionalaz jokabide estrategikoa proposatu.
Autokritikarako gaitasuna 1b Berezko ahuleziei heldu hauek hobe daitezen. Gainditze estrategiak garatu. Gure erabakien ondorioak baloratu kode deontologikoan oinarrituz.
Irtenbide zientifiko- teknologikoen eragin soziala (ingurumen-eragina aztertu) 1c Giza- aurrerapen zientifiko- teknologikoak eta behar sozialak lotu. Praktika profesionalarekin loturiko arriskuak aztertu. Estrategia iraunkorrak garatu.