ZG2 Ikaskuntza gaitasuna

ZG 2 Ikaskuntza gaitasuna hurrengoek zehaztuko dute:

  • 2a. Informazio- iturriak erabili
  • 2b. Informazioa analizatu eta laburtu
  • 2c. Ezagutza eraiki

Informazio- iturrien erabilera egokia deritzo egoera edo gertaera baten inguruko aldizkako informazioa eraginkortasunez antolatzeari (jaso, egituratu, prozesatu eta emaitzak lortu), eta horrez gain, sistema informatikoen datu- baseek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeari.

Adimen analitikoak osotasuna ataletan antzeman eta banantzea ahalbidetzen du, honen funts eta oinarrizko elementuak ezagutzeraino. Adimen analitikoa xehetasunaren adimena da, zerrendatzearena eta desberdintasunena.

Adimen sintetikoak aldiz, lotura daukaten elementuak antolatu eta osatzeko gaitasuna du, errealitatea ulertzeko eta honi aurre egiteko eredu globaletan oinarritzen da.

Ezagutzaren eraikuntza lortzeko eta helburuak betetzeko, ikaskuntza era estrategiko eta malgu batetan erabili behar da, informazio berria eta lehenagotik daukagun ezagutza erlazionatuz.

Gaitasun honen elementuen jarduera ondorengo menderatze mailen bidez deskriba daiteke:
 

ZG2 IKASKUNTZA GAITASUNA ZG 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA
Informazio- iturriak erabili 2a Informazio- iturriak ezagutu eta gobernatu. Informazioa antolatu eta erkatu. Garrantzizko aldizkako informazioa eskuratu.
Informazioa analizatu eta laburtu 2b Oinarrizko ideiak eta kontzeptuak identifikatu. Funtsezko kontzeptuak eta ideiak maneiatu. Informazioa osatu eta lortu.
Ezagutza eraiki 2c Premiak antzeman eta galderak planteatu. Helburuak adierazi eta galderetatik abiatuta, adimena landu. Ezagutza egoera konplexuetara ekarri.