ZG3 Talde- lana

ZG3 Talde- lana gaitasuna ondorengoek zehaztuko dute:

  • 3a. Talde- lanean oinarritutako plana landu
  • 3b. Talde- lanean oinarritutako prozedura eraginkorra jarraitu

Talde-lana ez da bat-bateko kontua, aldez aurretik planifikatu behar da. Talde- lan baten parte hartzaile bakoitzaren esku-hartzeari dagokionez, hiru maila desberdindu daitezke:

  1. Ardura pertsonalak: eginkizunak egitea, planak betetzea, helburu komunak lehenestea xede pertsonalen aurrean etab.
  2. Taldearen barnean, parte-hartze handiagoa, funtzionamendu egoki baten alde lan eginez eta partaideen esku-hartzea bultzatuz.
  3. Taldea antolatu eta zuzendu, taldekideak motibatu eta beraiengan eragin positiboa izan.

Talde- lan baten parte hartzeak guztien helburuen alde era aktibo baten jokatzea dakar. Gaitasun honen elementuen jarduera ondorengo menderatze mailen bidez deskriba daiteke:
 

ZG3 TALDE-LANA ZG 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA
Talde- lanean oinarritutako plana landu 3a - Helburuak eta eginkizunak ezagutu
- Rolen ezarketan, eginkizunen banaketan, batzarren antolaketan etab. parte hartu.
- Zereginak antolatu.
- Lanerako beharrezko diren baliabideak deskribatu (iturri bibliografikoak etab.).
Gune integratzaile bat eraiki partaideen esku hartzea errazteko eta baliabideak optimizatzeko.
Talde- lanean oinarritutako prozedura eraginkorra jarraitu 3b Partaideen arteko talde- interakzioa deskribatu. Ideien sorkuntza azaldu eta erabilitako bidea aukera onena den ikusi. Zailtasunak konpontzeko erabakiak hartu.