ZG4 Sormen eta ekintzaile gaitasuna

ZG4 Sormen eta ekintzaile gaitasuna ondorengoek zehaztuko dute:

  • 4a. Gaitasun sortzaile eta berritzailea
  • 4b. Gaitasun ekintzailea
  • 4c. Egoera berrietara kritikoki moldatu (ziurgabetasuna kontrolatu)

Gaitasun sortzailea deritzo arazoak konpontzeko ideia eta irtenbide originalak erabiltzeko ahalmenari.

Gaitasun berritzailea eskaera pertsonal zein sozialei aurre egiteko, irtenbide berritzaileak erabiltzeko gaitasunari deritzo, hau da, prozesuetan osagai berriak erabiliz, emaitza berriak eskuratzeko.

Ekintzaile gaitasuna honetan oinarritzen da: jarrera aktibo eta galdetzaileaz baliatuz eta bideragarritasunaren arabera aukerak lehenetsiz, proiektu berri bat garatzea. Esan gabe doa, ekintzaile izateak egoera berrien aurrean egon litezkeen arazoak onartzea dakarrela. Pertsona bat ekintzailea da arazo konplexuen aurrean irtenbide izan litezkeen erabakiak hartzeko ahalmena badauka.

Egoera berrietara moldatzeko gaitasunari dagokionez, egoera konplexuei aurre egiteko ahalmena litzake, oreka mental zein fisikoa mantenduz eta ondorioz, eraginkortasunez jarduteko gaitasuna ahalbidetuz.

Gaitasun honen elementuen jarduera ondorengo menderatze mailen bidez deskriba daiteke:
 

ZG4 SORMEN ETA EKINTZAILE GAITASUNA ZG 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA
Gaitasun sortzaile eta berritzailea 4a - Kasu praktikoen inguruan ideia originalak proposatu.
- Elementu edo ideia ezagunen erabilera berriz definitu.
Arazo praktikoak zuzentzeko konponbide teoriko berriak diseinatu. Arazo konplexuak konpontzeko irtenbide berritzaileak erabili.
Gaitasun ekintzailea 4b Jarrera aktiboa eta galdetzailea erakutsi. Aukerak lehenetsi bideragarritasunaren arabera. Proiektu originalak diseinatu eta garatu.
Egoera berrietara kritikoki moldatu 4C Ingurune ezberdinetara egokitu. Ingurune ezberdinetara integratu, bizikidetza arau egokiak errespetatuz. Egoera berrien aurrean egon litezkeen arriskuak onartu.