ZG5 Komunikazio gaitasuna

ZG5 Komunikazio gaitasuna ondorengoek zehaztuko dute:

  • 5a. Gaiaren inguruko terminologia erabili
  • 5b. Ahozko adierazpena
  • 5c. Idatzizko adierazpena
  • 5d. Ingelesaren erabilera
  • 5e. IKTren erabilera

Ahozko adierazpena ideiak era argi eta egokian komunikatzean datza, horretarako egoeraren eta hartzailearen ezaugarrietara egokitzea komeni da, ulermena errazteko.

Idatzizko adierazpena deritzo idazketa zein sistema grafikoen bidez kontzeptu edota ideia ezberdinak beste pertsona batzuei era egokian helarazteko gaitasunari.

Ingelesaren erabileraren bitartez, ikasleak gaiarekin loturiko ingelesezko informazioa ulertu eta ulertarazi beharko luke.

Teknologia informatiko eta IKT baliabideen erabilpena dela medio, helburua idatzizko zein ahozko komunikazio zientifikorako (aurkezpenetarako, ikerketarako, ikaskuntzarako eta talde-lanerako) informazioa eskuratzea da.

Gaitasun honen elementuen jarduera ondorengo menderatze mailen bidez deskriba daiteke:
 

ZG5 KOMUNIKAZIO GAITASUNA ZG 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA
Gaiaren inguruko terminologia ezagutu 5a Gaiaren inguruko oinarrizko kontzeptuak ezagutu. Gaiaren inguruko termino egokiak erabili. Terminoak zorroztasun akademikoaz erabili.
Ahozko adierazpena 5b Kontzeptu bat ahoz eta era egokian azaldu, behar den terminologia erabiliz. Gaiaren inguruko lan bat ahoz eta era egokian azaldu. Memoria zientifiko bat ahoz aurkeztu eta defendatu.
Idatzizko adierazpena 5c Kontzeptu edo ideia bat idatzi oinarrizko lengoaia era egokian erabiliz. Gaiarekin loturiko idazki bat idatzi era egoki eta ordenatuan. Izaera zientifikodun memoria bat idatzi, ezarritako arauak errespetatuz.
Ingelesaren erabilera 5d Oinarrizko ingelesezko testuak ulertu. Gaiarekin loturiko idazki laburrak ingelesez idatzi. Memoria bat burutu eta /edo horren ahozko azalpena ingelesez.
IKT baliabideen erabilera 5e Baliabide informatikoak eta IKT baliabideak erabili ahozko adierazpen zein idatzizkoan. Baliabide informatiko eta IKT baliabide egokienak zehaztasunez aukeratu. Idatzizko zein ahozko komunikazio zientifikorako baliabide informatiko eta IKT baliabideak erabili.