CT6 Autonomia eta erantzukizuna

ZG6 Autonomia eta erantzukizuna gaitasuna ondorengoek zehaztuko dute:

  • 6a. Prozesu zuhurra eta ikerketa
  • 6b. Baliabide pertsonalen kudeaketa
  • 6c. Elkarrizketa eta erantzukizunerako gaitasuna
  • 6d. Erabakiak hartzeko gaitasuna

Prozesu zuhurraren xedea, arazo bat konpontzerakoan gure pentsatzeko eta gauzak garatzeko modua ezagutzea eta horrela, pentsatzeko era hori hobetzean datza.

Helburuenganako orientazioaren bidez, eskuratu nahi diren xede eta jomuga zehatzak ezagutu behar dira.Modu horretan, helburu horiek lortzeko baliabideak era egokian antolatu behar dira. Kontua ez da "gauzak ondo egitea", baizik eta "egin beharrekoak ondo egitea".

Proiektuen kudeaketak hainbat gauza eskatzen ditu, lan konplexu bat eraginkortasunez antolatu, zuzendu, ebaluatu eta jarraitzea, batik bat. Ideia bat modu jakin batean garatzean datza, ahalik eta helburuak bete arte. Honek guztiak funtsezko kontu batzuk eskatzen ditu: aldez aurretik egoera analizatzea, helburuak zehaztea, eginkizunak ezartzea, baliabideen kudeaketa, proiektuaren garapenaren ebaluaketa eta egon litezkeen arriskuak aztertzea.

Elkarrizketa adierazpen (ahozko edo ez-ahozko) argi eta egoki baten bidez beste pertsona batzuei pentsatzen denaren edo / eta sentitzen denaren berri ematea da.

Erabakiak hartzeko gaitasuna deritzo aukera askoren artean hautabide egokiena hartzeko ahalmenari. Horretarako prozesu sistematiko bat jarraitu behar da eta erabaki horrek ekar ditzakeen ondorioz jabetu behar da.

Gaitasun honen elementuen jarduera ondorengo menderatze mailen bidez deskriba daiteke:
 

ZG6 AUTONOMIA ETA ERANTZUNKIZUNA ZG 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA
Prozesu zuhurra eta ikerketa 6a Ezaguna den prozesu jakin bat jarraitu. Proposaturiko prozesu ezberdinen artean, egokiena aukeratu eta erabili. Egiazko egoera baterako prozesu ahalik eta aproposena diseinatu.
Baliabide pertsonalen kudeaketa 6b Helburuak zehaztu eta lan pertsonala antolatu baliabide zein lehentasunen arabera. Baliabide pertsonalak era egokian erabili nahi den xedea eskuratzeko. Proiektu konplexu bat planifikatu eta garatu, adibidez, Gradu Amaierako Lana.
Elkarrizketa eta erantzukizuna 6c Norbere ekintzez jabetu. Norbere ekintzen ardura hartu. Jarrera eraikitzailea eta lankidetzarako portaera hartu.
Erabakiak hartzeko gaitasuna 6d Erabaki pertsonalak hartu eta izan ditzaketen ondorioak onartu. Esparru zehatzetan erabakiak hartu (mintegietan etab.). Eremu konplexuetan erabakiak hartu (proiekzioa profesionalean etab.).