Zientzia juridiko eta krimilogikoen ikertzaile gazteen I. UPV/EHU-ko jardunaldia
Data
Noiztik 2021/06/03 Noiz arte 2021/06/04
Ikertzaileen lehenengo jardunaldi hauen helburua da zientzia juridiko eta kriminologikoko arloko ikerkuntzan interesa duten EHUko gazteentzat dibulgatzeko eta komunikatzeko espazio bat sortzea.
Ikerketa akademikoa zientzia juridiko eta kriminologikoetan lan indibiduala izan ohi da eta beraz, nahiko bakartia. Gainera, egoera hori COVID-19-ren pandemiarekin areagotu da. Ekimen honekin unibertsitate honetako ikerlari gazteek elkar ezagutzeko, hauen proiektuak azaltzeko, eta ikerketa lerroak, metodologiak eta perspektibak partekatzeko aukera ematea espero dugu. Gure arteko adiskidetasuna eta disziplinartekotasuna sustatzea ere espero dugu. Aipatutako arrazoi guzti horiengatik, graduondoko ikasle guztiak, doktoregaiak eta Masterretako ikasleak ere -ikerkuntzan karrera profesionala egitea pentsatzen dutenak-, jardunaldietan partehartzera animatu nahi ditugu.