Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zuzenbidean ere EUSKARAZ!

Irudia

Euskaraldian murgilduta eta lehen lauhilebetekoa bukatzear, martxan jarri nahi dugun ekimen batekin gatozkizue: "Zuzenbidean ere, EUSKARAZ!".

Honela, Euskara Errektoreordetzaren bultzadaz, ekimenak Zuzenbide Fakultateko irakasle eta langileen artean euskararen erabilera areagotzea eta lantzea du helburu, euskara maila edozein izanda ere. Baina guztion egutegi eta ordutegiak nahiko ase egon ohi direnez, ekimena bost saiotan burutuko da soilik: lehenengo topaketa bat, abenduaren 12an, eta beste lau, urtarrilean. Egutegi eta ordutegia partaideen artean finkatuko dugu lehen saioan, beraz ez dadila aitzakia izan. Gainera, asmoa euskara esparruak sortzea denez, jarraituko den metodoa work-kafearena izango da, saioak kafe batekin beti atseginago!

Beraz gogoratu, abenduaren 12an, 13:30etan, Leioako Justo Garate Aretoan, eta bideokonferentziaz Donostian, lehen saioan espero zaitugu! Etortzerik ez baduzu, baina hurrengo saioetan parte hartzeko asmoa baduzu, esaiguzu, datak jartze orduan kontutan izan zaitzagun.

Igortzen dizuegun kartelean duzue informazio guztia. Gure helbide elektronikoen kontaktuak ere bertan dira, beraz, edozein zalantza baduzue idatzi baino ez duzue.

Anima zaitezte parte hartzera!