Breadcrumb

GZKJ-Home

Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoa

Irudia

Albisteak eta deialdiak

OSGI gorroto-delituen inguruko Nazioarteko Topaketa Donostian

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/09

kartela

ALDARTE elkarteko kideok gonbidapen bat egin nahi dizuegu. Datorren maiatzaren 18an, Donostian, “Gorroto-delituen aurrean begiradak batuz” Nazioarteko Topaketa egingo dugu eta zuen parte hartzea nahi genuke. Jardunaldi honetan, tokiko eta nazioarteko hizlarien ekarpenen laguntzarekin, sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz gertatzen diren gorroto-delituen inguruan hitz egingo dugu, egoera orokorra eta aurre egiteko estrategiak aintzat hartuz 

Nazioarteko Topaketan parte hartu nahi baduzue, eskaera-orri honetan egin dezakezue izen ematea http://ow.ly/3yFe30jqR2E. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, centrodocumentacion@aldarte.org helbide elektronikora idatzi edo, zuzenean, 944237296 telefono zenbakira deitu.

Era berean, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzak 14 eta 20 bitartean, egitarau oparoa prestatu dugu. Ekintza irekiak dira eta gonbidatuta zaudete:

Maiatzak 15, asteartea
16:00 – 18:30
DONOSTIA
Zuzenbide Fakultatea, Klinika Juridikoaren Aretoa
 
Unibertsitatea eraldaketa eragile gisa
sexu-orientazio eta genero-identitateen
ondorioz jazotzen diren gorroto-delituen aurrean.
Maiatzak 17, osteguna
19:00
ZARAUTZ
Putzuzulo Gaztetxea
“Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra” erakusketa eta tailer parte-hartzailea.

Ekitaldiak

— 3 elementu orrialdeko
1 - 3 erakusten 9 emaitzetatik.