ZUZENBIDE FAKULTATEAREN BIZKAIKO ATALEKO IKASLEEK BRUSELARA EGINDAKO BIDAIA (UPV/EHU)

2017ko azaroaren 19 eta 22 bitartean

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/18

Zuzenbide fakultatearen Bizkaiko ataleko ikasleek (UPV/EHU) aukera izan dute europar erakundeetara eta, bidenabar, europar batasuneko zuzenbidera hurbiltzeko, 2017ko azaroaren 19 eta 22ra bitartean Bruselara dohainik egin ahal izan duten bidaiaren bidez. Unibertsitate bidaia ia ohiko honen edizio honetan, Jesús María Leizaola fundazioak finantzatu eta antolatu du, fundazio honek UPV/EHUren Zuzenbide Fakultatearen bizkaitar egoitzarekin duen lankidetzaren baitan.

Lehenengo eta behin, azaroaren 20an, goizez, ikasleek Europako Parlamentuko instalazioak bisitatu zituzten. Bertako langileek hainbat azalpen eman zituzten parlamentuaren osaeraz eta funtzionamenduaz, eta batik bat oso interesgarria izan zen parlamentuko kideak biltzen diren tokiari egindako bisita. Gero, arratsaldez, ikasleek Europako Batzordea bisitatu zuten Bruselan. Eta, haren instalazioetan, erakunde horretako eremu desberdinetako (gizarte politikagintza, gazteria, migrazioa eta pertsona eta langileen zirkulazioa askea) arduradunek hainbat hitzaldi eman zieten, azalduz nola egiten duten lan eta zer-nolako eragina duen lan horrek Europar Batasuneko herritarrengan.

Azaroaren 21ean, taldea Eskualdeetako Lantaldera joan zen, eta bertan oso nabari gelditu zen zer-nolako garrantzia duten eskualdeen eta toki erakundeen ekarpenek Europar Batasunaren jardueran. Geroago, Europar Gizarte eta Ekonomia Kontseiluko ordezkarien azalpena aditu ziren. Eta, azkenik, eguna amaitzeko, Bruselako Euskadiren Ordezkaritzak harrera egin eta informazioa eman zien Europako erkidegoko erakundez osatutako sare konplexuan ordezkaritzaren rol eta helburuen gainean.

Bidaia biziki interesgarria izan zen ikasleentzat, ikuspuntu akademikotik zein ikuspegi pertsonaletik begiratuta, eta azpimarratzekoa da taldeari oso harrera ona egin ziotela bisitatutako erakunde guzti-guztiek.