UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen 50. Urteurrena

50 urte

2018-2019 ikasturtean berrogeita hamar urte beteko dira UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateak bere lehenengo ikasleak matrikulatu zituenetik.

Fakultateko irakasleok eta administrazio eta zerbitzuetako langileok harro gaude denbora horretan egindako lanaz, horren emaitza onena lortutako zuzenbideko tituludun promozioak. Beraz, urteurrena ospatu nahian, hainbat jarduera antolatuko ditugu eta, jakina, horien berri emango dizuegu webgune honen bidez.

Bestalde, Zuzenbide Fakultatearen 50. urteurrenak eskaintzen digun abagunea baliaturik, gure ikasle ohiekin elkartu nahi genuke. Horretarako, bidali datuak inprimakia betez.

Agur bero bat,

50. urteurrenaren batzordea