Abokatutza Unibertsitateko Masterra

 

Abokatutzako masterra Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, batetik, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziak (Unibasq-ek), bestetik, egiaztatu eta onartu dute. Zehazki, 2012-2013 ikasturteaz geroztik eskaintzen da.

Informazioa:

Gipuzkoako Campusa:

Secretaría: gi-zuzenbide.fak.idazkaria@ehu.eus Tel. 943 01 5129

Leioako Campusa:
Secretaría: bi-zuzenbide.fak.idazkaria@ehu.eusTel. 94 601 31 51

Zuzendaria

Juan Manuel Velázquez  juanmanuel.velazquez@ehu.eus

Abokatutza Masterrei buruzko arautegi orokorra

Abokatutzako masterraren ezaugarriak

Kreditu-kopurua guztira: 90 ECTS

Ikasketa plana

Lehen ikasturtea

54 ECTS Ezagutza bururatzen

Nahitaezkoak 51 ECTS
Aukerazkoak 3 ECTS

Bigarren ikasturtea

36 ECTS Ezagutza praktikatzen

PRAKTIKAK profesionalekin 30 ECTS
Masterra Amaitzeko Lana 6 ECTS

Irakasgaiak

 Nahitaezko irakasgaiak
Deontologia, Antolamendua eta Jarduera Profesionalerako Teknikak (pdf, 40 Kb) 10 ECTS
Zuzenbide Zibila: Jarduera (pdf, 46 Kb) 9 ECTS
Merkataritza Zuzenbidea: Jarduera (pdf, 42 Kb) 6 ECTS
Zigor Zuzenbidea: Jarduera (pdf, 43 Kb) 7 ECTS
Lan Zuzenbidea: Jarduna (pdf, 37 Kb) 6 ECTS
Administrazio Zuzenbidea: Jarduna (pdf, 39 Kb) 6 ECTS
Zerga Zuzenbidea: Jarduera (pdf, 38 Kb) 4 ECTS
Oinarrizko Eskubideen Babesa eta Nazioz Gaindiko Prozesuak (pdf, 41 Kb) 3 ECTS
Master Amaierako Lana 6 ECTS
 Hautazko irakasgaiak
Higiezinen Zuzenbide Zibila: Jarduera (pdf, 40 Kb) 3 ECTS
Ikerketako eta Delituzko Modalitate Berriak (pdf, 40 Kb) 3 ECTS
 Praktikak

Nahitaezko praktikak kanpoan eta tutoretzapean*

30 ECTS

*Abokatuen Elkargoek praktikak esleitzen dituzte eta apirilaren 1etik aurrera has daitezke

 

Irakasleak:

Irakasle dira UPV/EHUko doktoreak eta abokatu gisa diharduten profesionalak; bigarren horiek, lurraldearen arabera, Gipuzkoako Abokatuen Elkargokoak edo Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsukoak. Talde bakoitzetik, beti, % 40a egongo da gutxienez.

Sartzeko baldintzak eta onartzeko irizpideak

Sartzeko behar den titulazioa

  • Zuzenbideko gradua/lizentziatura
  • Graduko beste titulazio baliokideak, beti ere Masterreko Batzorde Akademikoak hala erabakitzen badu

Aldez aurretiko prestakuntza baldintzak: ez dago

Azterketa berezia: ez dago

Ikasleen hautaketa: masterra egin nahi duten ikasle-kopuruak eskaintzen dena gainditzen badu, Masterreko Batzorde Akademikoak ikasleak hautatuko ditu ofizialki onartuak diren merezimendu hauen arabera:

Zuzenbideko ikasketak eginak izatea
% 60 arte
 Zuzenbideko Gradua UPV/EHUn  %60
 Zuzenbideko Lizentziatura UPV/EHUn  %40
 Zuzenbideko Gradua EAEko beste ikastegi batzuetan  %30
 Zuzenbideko Lizentziatura EAEko beste ikastegi batzuetan  %20
 Espediente akademikoa  %40 arte

Beren heziketan arreta berezia behar duten pertsonak: bi plaza gordetzen dira, kopurutik kanpo, arreta berezia behar duten ikasleentzat. Heziketa berezia ezintasunagatik baldin bada, Masterreko Batzorde Akademikoa arduratuko da behar diren laguntza eta aholkuak izan ditzaten.