Ikasleen idazkaritza

Ebaluazio berezia

Non: Ikasleen idazkaritzan

Deialdiak:

28. artikulua.- Ebaluazio berezirako eskariak egiteko eta ebazteko epeak

Ikasleek irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izango dituzte ikasturte bakoitzeko irailean eta martxoan. Eskariak egiteko azken eguna hilaren 5a izango da kasu bietan. Ikastegietako epaimahai bereziek irailaren edo martxoaren 15a baino lehen hartu beharko dute erabakia, hurrenez hurren..

 

Prozedura:

Honako hauek dira balioespen berezia eskatzeko betebeharrak:

29. artikulua.- Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egiteko bete beharreko baldintzak

Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskariak egin ahal izateko, honako baldintza guzti hauek bete beharko dira:
1.- Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
2.- Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
3.- Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
4.- Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
5.- Deialdietakoren batean, gutxienez, hiru puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du, kontuan izanda hurrengo artikuluan ezarritako irizpideak.

30. artikulua.- Ebaluazio berezirako eskaria ebazteko irizpideak

a) Ebaluazio berezirako eskaria jaso eta 29. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatu ondoren, epaimahai bereziek onartu egingo dituzte ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiak:

-Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
-Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
-Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

b) Ebaluazio berezia eskatzeko baldintzak bete arren aurreko atalean adierazitako baldintzak, irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzea dakartenak, betetzen ez direnean, ikastegiko Epaimahai Bereziak honako hauek izango ditu kontuan eskaria ebazteko:

-Ikastegiko Batzorde Akademikoak onartutako irizpideak, unean uneko ikasturterako matrikula aldia baino lehen argitaratuko direnak.
-Irakasgaiaren ardura duen sailaren txosten arrazoitua.
-Ikaslearen espediente osoa.
-Ikaslearen alegazioak, bere ustez irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko kontuan hartu behar diren alderdiak nabarmenduz eta arrazoituz aurkeztu ahal izango dituenak.