UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea - Bizkaiko Atala Reactívate+ izeneko programan parte hartzen ari da, 2018/19 ikasturtean, “Energia” atalean

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/12

)
Ekintza taldea

Helburuak

  • Energia erabilerari dagokionez Fakultateak agertzen duen eraginkortasuna aztertzea. Honela, lorturiko informazio horrekin guztiarekin, energia kontsumoa eta CO2 isurketak murrizteko aukera egongo da.
  • Fakultateko langileen eta ikasleen ohituretan beharrezkoak liratekeen aldaketak zehaztea eta aldaketa horiek sustatzea.

Helburu horiek lotura zuzena dute 2030 Agendako ondoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 7. GIH (Energia eskuragarria eta iraunkorra); 12. GIH (Kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak) eta 13. GIH (Klima aldaketaren aurka egiteko neurriak).

Plana

Prozesua abiarazteko, ekintza taldeak lehen auditoretza bat egin du gehiegizko energia kontsumoan eraginik handiena duten jokabideak ezagutzeko. Horrez gain, inkesta bat egin da ere Fakultatean elektrizitatea erabiltzen dutenen ohiturak eta Fakultaterako joan-etorrietan erabiltzen dituzten garraiobideak ezagutzeko (mugikortasuna).

Ekintza taldea

Taldeak ondokoak biltzen ditu: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Zuzenbide Fakultatean. Harremanetarako informazioa

  • Agustín García Ureta
    Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Irakaslea
    Posta-e: agustin.garcia-ureta@ehu.eus