Harrera Gida

https://www.ehu.eus/eu/group/ikt-tic/irakasleentzako-zerbitzuen-gida

  • Aurkezpena

  • A. Hasierako zerbitzuak - Harrera kita

  • A.1. Erabiltzailearentzako Arreta Zerbitzua - EAZ
  • A.2. IKTen gerenteordentzaren ataria
  • A.3. Ekipo korporatiboa
  • A.4. IKT identitate korporatiboa
  • A.5. Datu sarerako sarbidea
  • A.6. Langileen ataria
  • A.7. Direktorio zerbitzua - Bilatu
  • A.8. Posta elektronikoa
  • A.9. Web zerbitzua
  • A.10. UPV/EHUko iragarki taulak - ehutaula
  • A.11. Kudeaketa akademikoko zerbitzua - GAUR
  • A.12. Mediku zerbitzua - Hitzorduen kudeaketa
     
  • B. Zerbitzu osagarriak

  • B.1. Sarean gordetzeko zerbitzua
  • B.2. Fitxategiak partekatzeko zerbitzua - Zaindegia
  • B.3. Eskuragarri dagoen softwarea
  • B.4. Liburutegia
  • B.5. Inkesta zerbitzuak - encuestafacil.com
  • B.6. Web zerbitzua
  • B.7. GAUR
  • B.8. DOCENTIAZ
  • B.9. Langileen ataria
  • B.10. Sinadura digitala
  • B.11. Informatika gelei eta software instalazioari buruzko informazio zerbitzuak - Gelain eta Forma
  • B.12. Ikerketarako laguntza zerbitzuak - Ikertu eta diru laguntzak
  • B.13. e-learning zerbitzuak - Moodle eta Moodletic
  • B.14. Dokumentuak partekatzeko zerbitzuak - Elkarlan eta GordeTalde
  • B.15. Agenda, kontaktuak eta abar partekatzeko zerbitzuak - Horde
  • B.16. Blog zerbitzua - Ehusfera
  • B.17. Bideo zerbitzuak - Bideokonferentzia, videostreaming, grabazioa eta EHUtb
  • B.18. Telefono komunikazioen zerbitzuak

1- Ikasgeletako eta irakaskuntzako beste gune batzuetako altzariak lekuz aldatzea


Zuzenbide Fakultatean daukagun helburuetako bat da irakaskuntzarako erabiltzen diren geletan lurrera josita dauden mahaiak eta aulkiak kentzea eta mugitu daitezkeenak jartzea. Izan ere, horrela gelak metodologia parte-hartzaileetara egokitu ahal izango ditugu, eta, horrez gain, mahai eta aulki berriak ergonomikoagoak izango dira ikasleen osasunaren mesedetan.

Hortaz, irakasleek edo ikasleek ekintza jakin baterako gela beste era batera antolatu behar badute mahaiak eta aulkiak lekuz aldatuta, horretarako aukera izango dute, baina, behin bukatuta, hasieran zegoen bezala utzi beharko dute guztia.  Era berean, mahairik edo aulkirik hartu behar izanez gero beste gelaren batetik, behin erabilita, bere lekura itzuli beharko da.

Aldaketa ez bada ekintza jakin baterako ezpada aldi baterako, baimena eskatu beharko da Dekanotzan (kasuan kasuko campusean). Dekanotzaren oniritzia lortuz gero, aurreko kasuan legez egin behar da, hau da: aldaketarako premia behin bukatuta, gela hasiera batean zegoen bezala utzi behar da.

Horrela, saihestu egingo ditugu beste pertsona batzuei eragozpenak sortzea, hala nola:  ikasleen beste talde batzuei, irakasleei, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileei, kanpoko langileei edo garbitasunekoei.
 

2- Giltzen gestioa eta kontrola

Giltzen gestio eta kontrolari dagokionez (bulegoetakoak, komunetakoak, rack armairuetakoak, postontzietakoa…), 2017ko otsailaren 1etik aurrera giltza bakoitzeko 3 euro utzi beharko da gordailuan. Giltza berezia edo segurtasunekoa bada, adibidez, igogailukoa, 5 euro. Gordailuan utzitako dirua itzuli egingo da giltza bueltatzean irakaslana aldatu delako, lanlekua aldatu delako edo unibertsitatearekiko lan harremana bukatu delako.

3- Norbere gauzak biltzea UPV/EHUrekiko lan lotura bukatzean

Irakasleek, ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek bi hilabeteko epea izango dute, kontratua bukatzen zaienetik edo langunez aldatzen direnetik, beren gauza guztiak biltzeko bulegotik edo lanlekutik.

Epe hori ez da luzatuko ez bada gaixotasuna edo arazo larriak edo premiazkoak izan direla bitarteko, eta egoera horiek behar bezala arrazoitu beharko dira.

Epe hori bera ezarriko da galdutako gauzak atezaintzan gordeta izateko.

Jabeek epe horretan jaso ezean ondasunak edo materialak, berrerabili edo birziklatu egingo dira, edo, ofizioz, bota egingo dira luzeago itxaron gabe.

Eta horren guztiaren berri ematen dugu guztiok jakitun egon zaitezten eta horrela ezar dadin, bi mila eta hamazazpiko urtarrilaren batean.

4- Laguntzak eskatzeko iradokizunak (BHH obrak, geletako eta laborategietako premiak, jasangarritasuna eta irisgarritasuna)

Egun, edozein irakaslek, ikertzailek, AZPko langilek edo ikaslek aukera dauka iradokizunak bidaltzeko Dekanotzara (idazkaritzara) posta elektronikoz edo ikastegiaren webaren bidez (https://www.ehu.eus/eu/web/zuzenbide/contact); ikastegiak bi campusetan dituen ikastegietako edozeini buruzkoak izan daitezke (Donostia edo Leioa), eta iradokizun horiek premien urteko txostenean jaso ahal izango dira.  Zehatzago, gai hauei buruzko iradokizunak egin daitezke:
1) Instalazioen erreformak edo obrak.
2) Eskura beharreko altzariak
3) Eraikinen irisgarritasuna hobetzeko edo legedira egokitzeko egin beharreko lanak.
4) Ingurumena hobetzeko jarduerak
5) Irakaskuntzarako azpiegiturak (ikasgelak eta irakaskuntzako laborategiak)