Zuzenbide fakultatean aurrez aurreko jarduerara itzultzeko plana,COVID-19aren osasun alertak dekretatutako konfinamenduaren ondoren

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) zenbait neurri, protokolo eta ebazpen eman ditu COVID-19aren pandemiak eragindako osasun krisiari erantzuteko, eta horien edukia eskura dago berariaz horretarako prestatutako web orrian.

Zuzenbide Fakultatea, bere eskumenen esparruan, eta Unibertsitateak landutako jarraibide orokorrak betez, horiek bere berezitasunetara egokituz joan da arlo akademikoan eta antolamendukoan, eta irakaskuntza eta administrazio kudeaketaren jarduerari eustea lortu du, telelanaren bidez, alarma egoerarengatik ezarritako konfinamendua hasi zenez geroztik.

Una respuesta inmediata y eficiente, en circunstancias adversas y sin precedentes, que solo ha sido posible merced a la actitud favorable, al esfuerzo personal y al trabajo constante de nuestro alumnado, de nuestro PDI y de nuestro PAS. Y gracias a contar con la ayuda y apoyo técnico de otros servicios de nuestra Universidad (TICs, Gerencia, Personal, Vicerrectorados, seguridad…) y también ajenos (personal de limpieza proveedores…).

Egoera txar eta aurrekaririk gabeko honi emandako erantzuna berehalakoa eta eraginkorra izan da, eta gure ikasleek, IRIek eta AZPkoek izandako jarrerari, egindako ahalegin pertsonalari eta etengabeko lanari esker izan da posible. Eta baita gure Unibertsitateko beste zerbitzu batzuen babes eta laguntza teknikoa izateari esker ere (IKTak, gerentzia, pertsonala, errektoreordetzak, segurtasuna, etab.), beste batzuena alde batera utzi gabe (garbitzaileak, hornitzaileak, etab.).

Aurrez aurreko lanera pixkanaka itzultzeko aurreikuspena dela eta, prebentzio neurri egokiak hartu behar ditugu orain, eta gure zentroak duen berezitasunera egokitu, irakasten dugun bi campusetan: Donostian eta Leioan.

UPV/EHUk aurkeztutako Itzultzeko Planean jasotako gomendio orokorrei jarraikiz, Zuzenbide Fakultatearen plan hau egin da, gehigarri gisa. Hainbat motatako xedapenak biltzen ditu planak, batez ere, antolakuntzakoak, eta prozesu horretan gure zentroarekin zerikusia duten pertsona guztien segurtasun eta osasun baldintzak bermatzeko helburua dute xedapen horiek.

Erantzukizun indibidual eta kolektiboa da gure inguruan Covid-19 gaixotasun infekziosoa eragiten duen SARS-CoV-2 koronabirusaren transmisioa kontrolatzen eta murrizten laguntzea. Horretarako, gure Fakultatean horretarako ezarriko ditugun babes neurriak eta jarduketa protokoloak zorrotz bete behar dira.

Documentación