Lan eskaintzak, bekak eta besteak

Lanbila

Lanbila lan-poltsa bat da, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohientzat. Lanbilaren helburua da ikasleei laneratzen laguntzea eta enpresei profesional kualifikatuak aurkitzeko lekua eskaintzea.

Lan eskaintzak

Unibertsitateko Enplegu Guneak

Unibertsitateko Enplegu Guneak doako zerbitzuak dira, UPV/EHUren eta Lanbide Eusko Enplegu Zerbitzuaren arteko ekimenez abiaraziak, UPV/EHUtik ateratzen zarenean lan merkatuan sartzeko dauden baliabide eta tresna guztien berri ematen dizutenak.

Eskaintza hauek eta lan informazio gehiago, aurki ditzakezue gure web orrialdean.

Orri honetan zure etorkizun profesionala prestatzeko informazio ugari aurkituko duzu. Horrez gain, enplegu-gunean bertan baliabide bibliografikoak, internet, eguneroko prentsa eta arreta eta aholkularitza pertsonalizatua ere badituzu. ZATOZ!!!

Inoiz pentsatu al duzu zeure negozioa, bulego profesionala edo enpresa sortzea? Enplegu-gunean enpresak sortzeko eta autoenplegurako dauden laguntzei buruzko informazioa ere emango dizugu.

Bekak, Sariak, Lehiaketak, Laguntzak,...