Nahitaezko kanpoko praktikak

1. Irakasgaiaren ezaugarriak

Izaera

UPV/EHUko Zuzenbideko eta Kriminologiako 4. mailako nahitaezko irakasgai bat da. Ez nahastu borondatezko praktikekin (biak bateragarriak dira); curriculuma osatzeko balio dute.

Helburua

Irakasgai honen helburua da hezkuntza teorikoa osatzea, Zuzenbide eta Kriminologia graduko tituluak bere baitan dauzkan arloetako prestakuntza praktikoaren bidez.

Non

Praktikak erakunde pribatu edo publikoetan egin daitezke, beti ere tutore batek ikuskatuta.

Iraupena eta denboraldia

Praktiken egonaldia 2. lauhilekoan (otsailetik aurrera) izango da eta iraupenez 200 ordukoa.

Irakasgaian matrikulatzeko bete behar diren baldintzak

Ezinbestekoa da 120 kreditu gaindituta izatea.

Ohar garrantzitsua praktiken egonaldiaren eta eskolen balizko gainjarpenaren gainean

Lehen azaldu denez, egonaldia azken mailako 2. lauhilekoan izango da (autopracticumeko proposamen zehatzetan izan ezik). Hori dela eta, ikasleak matrikulatzeko baldintzak bete arren (titulazioaren kredituen % 50 gaindituta izatea), egiaztatu beharko du eskoletara (2. lauhilekoan ematen diren irakasgaietan matrikulatu bada) eta adjudikatutako praktikak egin behar dituen zentrora joaterik baduela. Ildo horretatik, Fakultateak ez ditu bera gain hartuko ikasleen matrikulatzeko aukerek ordutegietan sor ditzaketen gainjarpen arazoak.

Lan izaerarik ez

Kanpoko praktikek ez dute lan harreman izaerarik, eta ez dute lan izaerako obligaziorik ere sortzen. Ez dago zertan ordaindu ere, praktikak egiteko adjudikatutako zentroak, hala nahi izanda, ikasleari laguntza ekonomikoren bat eman ahal badio ere.

Asegurua

  • 28 urte baino gutxiagoko ikasleak: praktikak egin bitartean, ikasleak matrikulatzean ordaindutako derrgorrezko eskola asegurua izango du.
  • 28 urtetik gorakoek: aseguru bat egin beharko dute praktikak egin bitartean babesteko (cum laude delakoa). Hemen kontrata dezakete: https://www.ehu.eus/es/web/kontratazioa/aseguruak

2. Nola antolatzen da

Egin beharreko lanak

Praktikak egiteko esleitu zaion erakunde publiko zein pribatuak egin ohi dituen lanetan parte hartu eta lagundu behar du ikasleak. Practicumean funtsezko bi pertsona egongo dira ikasleari laguntzeko:

  • Fakultatean, barruko tutorea izango dena
  • Enpresan, kanpoko tutorea izango dena

Tutorearen eginkizunak

  • Practicumaren berezko eginkizun hauek egiteko, ikasleei tutoretzaren ardura izango duen pertsona bana esleituko zaie, ikasten duen fakultateko irakasle izango dena.
  • Tutore horien lana izango da praktikak kanpoko instruktorearekin (enpresakoa, erakundekoa, bulegokoa, …) koordinatzea eta praktika horiek behar bezala gauzatzen ari direla ikuskatzea, bai ikaslearen aldetik bai enpresa edo erakundearen aldetik, eta arazorik sortuz gero, konponbidea bilatu beharko lukete.

Instruktorearen eginkizunak kanpoko tutoretzan

  • Ikasleari harrera egin eta erakundean edo enpresan dagoen bitartean bete behar dituen zereginak antolatzen ditu.
  • Informazioa emango dio harrerari buruz eta bertako funtzionamenduari buruz eta ikaslearen jarduna ikuskatuko du.

Praktiken ebaluazioa

  • Praktiken denboraldia bukatzean, kanpoko tutoretzaren eginkizunen ardura duenak ebaluatuko du ikaslea. Horretarako, goian aipatzen den 3. eranskina erabiliko du. Inprimaki hori fakultateko tutoreari bidaliko zaio eta horrek arduratu beharko du kalifikazioa aktetan (ebaluazio osoaren %60a).
  • Bukaerako Memoria: praktikak amaitzerakoan, ikasleak dokumentu bat bete behar du egindako praktikak ebaluatzeko (4. eranskina), eta sinatuta GAURera igo beharko du. Dokumentu horri informazio gehiago gehituko dio, tutoreak hala eskatuko balio.
    Tutoreak jarraipen tutoretzak egitea edo ebalaluziorako bukaerako txosten bat idaztea proposa dezake.

Nahitaezko Praktiken ebaluazio osoa

Kalkulua honela egiten da:

  • %60a Erakundeko instruktorearen ebaluazioa.
  • %40a Fakultateko tutorearen ebaluazioa, bukaerako memorian eta balizko tutoretzatan oinarritua.

3. Praktiken gestioa eta adjudikazioa

Irakasgai honen praktiken gestioa eta adjudikazioa GAUR aplikaziotik egingo da, "nahitaezko praktika" profilaren bitartez (edo "borondatezko praktika" profilaren bidez, kasuan kasu).

3.1. Nahitaezko Praktikak (irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleentzat)

Bi modalitate daude praktiketan:

FAKULTATEAK ESLEITUTAKO PRAKTIKAK

Fakultateak GAUR aplikazioan argitaratuko du esparru juridikoko eta kriminologiko erakundeek  eskainitako praktika guztien zerrenda bat.

Hau da hautatu eta esleitzeko prozesua:

  • Irakasgaian matrikulatuta dagoen ikasleak, GAUR aplikazioko nahitaezko praktiketarako duen profilaren bitartez, ikusi ahalko du eskainitako plazen zerrenda osoa.
  • Izena emateko hegalaren bitartez eta azaltzen den denboraldian, hamar aukera izan ditzake haren lehentasunak kontuan hartuta.
  • Matrikulatutako ikasle guztiek izena eman edo izena emateko epea itxi denean, ikastegiak ikasle bakoitzari emango dio hautatutako aukeretako bat.
  • Ikasle batek baino gehiagok interes berberak izanez gero, plazak adjudikatzeko irizpidea izango da une horretan espedientean jasotako noten batez bestekoa baliatzea.
  • OHARRA: aukerak arretaz hautatu behar dira, horietako bat adjudikatuko baita, eta ikastegiak ez du beranduago uko egitea onartuko.

AUTOPRACTICUMA

Kasu honetan ikaslea da praktika hauek egin ahal izateko enpresa edo erakundearekin harremanetan jartzen dena.

Praktiketan hasi aurretik, EZINBESTEKOA da enpresa edo erakundearen eta fakultatearen artean lankidetza hitzarmen bat sinatzea, 2. eranskina betetzea eta sinatzea, eta barruko tutore bat izendatzea. Oinarrizko hitzarmena (doc, 120 Kb).

Nahitaezko praktiken GAUR aplikazioko profilean, ikasle bakoitzak AUTOPRACTICUM hegala sakatu beharko du, eta praktikaren datuak sartu beharko ditu "praktika berria" aukeran, ikastegiak GAUR aplikazioan baliozkotuko duena hitzarmena sinatzen denean.

3.2. Nahitaezko praktikak baliozkotzekotan

Badago, baita ere, praktiken egonaldia egiteko aukerarik irakasgaian matrikulatuta egon gabe, aurrerago egonaldiaren baliozkotzea lortzekotan, behin irakasgaiaren matrikula eginda. (Ikasleak praktika horien kalifikazioa lortutakoan eta irakasgaian matrikulatu ondoren, aipatutako baliozkotzea eskatu beharko du idatziz).

Badira bi modalitate:

  • Enpresek eta erakundeek eskainitako praktikak. GAUR aplikazioan kontsultatu behar da, "Praktika boluntarioak" soslaian.
  • Autopracticuma.

Praktika boluntario bat hautatzeko abantaila da datekiko malgutasuna, baita eskolarik ez dagoenean ere. Edonola ere, matrikulatutako eskolek eta praktiken egonaldiak elkar joz gero, ez da ikastegiaren ardura izango.

Arau orokor gisa, praktika boluntarioen egonaldi bat egiteko baldintzak nahitaezko praktikak egiteko berberak dira. Hala ere, bi baldintza nagusi azpimarratu behar dira:

  • Ezinbestekoa da 120 kreditu gaintituta izatea
  • Aurkeztutako proposamena ikastegiak baimendu beharko du ezer baino lehen: Praktiken egonaldia hasi baino lehen gurekin harremanak izango dituen erakundearekin sinatu beharko da lankidetza hitzarmena. Hori dela eta, fakultateak ez ditu onartuko, ondorio akademiko edo baliozkotzeei begira, aurrekoa bete gabe abiatu diren praktikak.
  • Nahitaezko praktiketako irakasgairi ez dagokionez, "cum laudem" asegurua egin behar da hasi baino lehen: https://www.ehu.eus/es/web/kontratazioa/aseguruak

Praktiken egonaldia egiteko aukeren laburpen taula.

Praktikaren malgutasun eta autogestio maila desberdinak:

Nahitaezko praktikak
Irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleak
GAUReko eskaintza - GAUReko eskaintzan, hamar aukera hautatu eta, horietatik,  adjudikazio bat lortu
- Bigarren lauhilekoan egingo da
Autopracticuma - Erakunde batekin adostutako praktika bat proposatu
- Ikasturtea aurrera joan ahala egingo da, zer irakasgaitan matrikulatu den kontuan hartuta
Praktika boluntarioak
Matrikulatu baino lehen
(Baliozkotzeko,  irakasgaiaren matrikula egindakoan)
GAUReko eskaintza GAURean argitaratutako eskaintzan apuntatu
Autopracticuma Proposatu erakunde batekin adostutako praktika bat eta egonaldi bat (uda barne)

4. Zer onura jasotzen du kanpoko erakundeak eta tutoreak practicumean parte hartuz

  • Praktiken programan parte hartzen duten abokatuen lankidetza ez da ordaintzen.
  • UPV/EHUk automatikoki aitortzen die laguntzaile horiei "venia docendi"a eta diploma bat prestatuko da ohorezko irakasle lankideen izendapenarekin, indarrean dagoen arautegiak jasotzen duena betez.
  • Era berean, unibertsitateko instalazioak erabiltzeko eskubidea izango dute, haien etengabeko prestakuntzan baliagarri zaizkien heinean (bibliotekak,  mintegiak, ...).
  • Halaber, gizartearen aurrean erantzukizun soziala erakusteko eta baliatzeko modu bat da programa honetan parte hartzea.

 

5. Lankidetzan jardun dutenentzako arautegia eta kontaktua

Zuzenbide Fakultatearekiko lankidetzan bertako ikasleei praktikak eskainiz aritzeko interesa dutenak harremanetan jar daitezke Zuzenbide Fakultateko PRACTICUMeko arduradunekin:

Leyre HERNÁNDEZ DÍAZ
Praktiketako Dekanordea
Tel. 946 01 2954
Posta elektronikoa: leyre.hernandez@ehu.eus

Joseba ZUÑIGA RODENAS
Fakultateko Teknikaria
Tel. 943 01 8097
Posta elektronikoa: joseba.zuniga@ehu.eus 

 

 

IkaslePraktikak 2018-2019 (ERASMUS+ Internships for Students)

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Erasmus+ programan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, ikasleak atzerriko enpresetan praktikak egiteko IkaslePraktikak programa izeneko ekimen berria antolatu du.

https://www.ehu.eus/eu/web/enplegua/ikaslepraktikak