Ikasleen idazkaritza

Tituluak

TITULUAREN ESKARIA

Zeinek bere titulazioari dagozkien unibertsitate-ikasketak gainditu ostean, ikasleak titulua eskatu ahal izango du ikasleen idazkaritzan, edo GAUR-ren bidez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Tituluaren eskaria (doc, 53 Kb)
  • N.A.N.en jatorrizkoa eta fotokopia (indarrean)
  • Ordaindu beharreko tasak ordaintzea (idazkaritzan emandako ordainagiriaren bidez)

Tramite hauek egin eta gero, titulua bera eman bitartean, TITULUAREN GORDEKINA emango zaizu, lege-balioa izango duena.

TITULUAREN JASOTZEA

Eskaria egin eta epe bat igaro ondoren, tituluen bulegotik idazkaritza honetara behin betiko titulua iritsita, gutuna igortzen zaio ikasleari berori jasotzera etorri ahal dela jakinarazteko.

Tramite hau PERTSONALKI egin beharko du interesatuak, bere NAN aurkeztuta, salbu eta eskuordetzea BOTERE NOTARIALAREN bidez beste pertsona bati ematen ez badio (1988.eko uztailaren 8ko agindu ministerialaren seigarren xedapena).

Idazkaritza honetara titulua jasotzera etortzerik ez baleuka, idatziz eskatu ahal izango da titulua beste probintzia bateko hezkuntzaren ordezkaritzara, UPV/EHUko beste campus bateko errektoreordetzara edo beste herrialde bateko Espainiaren bulego kontsularrera igor dadin.

Tituluaren igorpena (doc, 97 Kb)

TITULUAREN EUROPAR GEHIGARRIA (TEG)

Tituluaren Europar Gehigarriaren (TEG) helburua da europar herrialdeetan irakatsitako goi hezkuntzako titulazio ezberdinen gardentasuna areagotzea eta hauen aitorpen akademia eta profesionala erraztea.

AURRETIKO BETEBEHARRAK:

  1. TEG eskatu ahal izango dute titulua 2003.eko irailaren 12tik aurrera eskatu edo eskatuko duten ikasleek (104472003 ED indarrean sartu zeneko data), baldin eta data horretan ikasketa-planak indarrean baleude.
  2. TEG eman ahal izateko aurretiko betebeharra: titulua ordaindu eta ikastegiak onartuta.


PROZEDURA:

  1. TEG lortzeko eskaria ikasleen idazkaritzan egin behar da eta pertsona interesatuak nahi beste eskatu ahal izango du, ezarritako tasa ordaindu ondoren.
  2. TEG hiru eletan emango da: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
  3. TEG ikastegiko ikasleen idazkaritzan emango da, gutxi gora behera berori ordaindu eta aste betera, betiere arrazoi teknikoren batek eragozten ez badu.

TEG lortzeko eskaria (doc, 79 Kb) 

Unibertsitateko tituluaren kopia eskatzea

Tituluen kopiak kasu hauetan egingo dira:

  • Tituluaren edukiari eragiten dion balizko edozein aldaketa izaten bada (izen-abizenak aldatzea, tituludunaren herritartasuna aldatzea, etab.)
  • Galdu, birrindu edo hondatzen bada.

Eskabidea norberak bakarrik egin ahal izango du, edo bestela, eskatzailearen NANaren fotokopia eta behar bezala sinatutako baimena aurkeztu beharko duen ordezkariak.
Eskabidea egiteko prozedura.

a) Galtzen bada:

Fakultatearekin harremanetan jarri idazkaritzako e-mail honen bitartez

Kasu horretan jarraitu beharreko prozedura hau izango da:

EAOean argitaratzea (iragarkiaren kostua 100€ ingurukoa da). Iragarkia argitaratzen den unetik tituluaren kopia eskatu ahal izan arte, 30 lanegun igaro beharko dira.
Epea amaitu eta gero, tituluaren kopia eskatu beharko da idazkaritzan (tasa honen kostua 70€) eta jasotzeko 4 eta 6 hilabete artean beharko dira.

b) Hondatzen bada

Hondatutako titulu originaletik geratzen dena ekarri eta idazkaritzan aurkeztu. Tasa honen kostua 70€.
Titulu bat galtzea, birrintzea, hondatzea edo akats materiala izatea Unibertsitateari egotzi badaiteke, Unibertsitateak tituluaren bikoizketa prozedura ofizioz hasiko du, norberak ezer ordaindu gabe.