Ikasleen idazkaritza

Ziurtagiriak

1.- Akademi ikasturteko kalifikazioaren egiaztagiria

Ikasleak eskatu ahal du, akademi ikasturtea amaitzerakoan, NAN aurkeztuta, ikasturte horretako kalifikazioaren egiaztagiri dohainekoa, informaziorako BESTERIK balio ez duelarik.

2.- Akademi ziurtagiri pertsonala

Ikasleak, nahi duenean, AKADEMI ZIURTAGIRI PERTSONALA eskatu ahal izango du, honako era honetara:

A) WEB BIDEZKO ESKARIA

Espedienteak kontsultatzeko GAUR programan (http://gestion.ehu.es/gaur) aukera berri bat jarri da akademi ziurtagiri pertsonala (AZP) eskatzeko.

Ordainketa egiteko moduak hauek dira:

  • Ordaintzeko pasabidearen bidez, banka elektronikoaren erabiltzaile moduan edo kreditu-txarteleko titular gisa, edo
  • Banku-ordainagiriaren bidez

Dokumentua jasotzeko bideak, ordea, hauek dira:

  • Fakultateko idazkaritzan (interesatua gestio honetarako etorri ezean, beste pertsona bati emango ahal dio eskuordetzea, beroni baimena eta NANen fotokopia emanik, eta baimendutako pertsonak bere NANen fotokopia ere agertu beharko du).
  • Dokumentua etxera igortzeko eskaria.

B) IDAZKARITZAN EGINIKO ESKARIA

  • Ikasketen ziurtagiri pertsonala (docx, 50 Kb) bete eta idazkaritzan agertu.
  • Ordaindu beharreko tasak ordaindu, eskaria egiterakoan emandako ordainagiriaren bidez edo ordaintzeko pasabidearen bidez.
  • Interesatua gestio honetarako ezin izango balitz etorri, beste pertsona bati emango ahal dio eskuordetzea, beroni baimena eta NANen fotokopia emanik, eta baimendutako pertsonak bere NANen fotokopia ere agertu beharko du.

Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, titulazioa amaitzerakoan, AKADEMI ZIURTAGIRI PERTSONALA ESKATZEA OSO GOMENDAGARRIA DA, titulua eskatzeaz batera.