Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Zuzenbideko Gradua

Zuzenbidea gizartearen bizikidetza arautzen duten arauen multzo bat da, interes gatazkak konpontzea ahalbidetzen duena. Zuzenbidea edozein gizarteren funtzionamendu egokirako oinarria da; izan ere, gizartea osatzen duten pertsonen eskubideak eta betebeharrak ezartzen ditu, eta horregatik, hain zuzen, gure eguneroko bizitzaren esparru gehienei eragiten die. Zuzenbidea bizirik dagoen zientzia bat da, etengabe eboluzionatzen ari dena. Izan ere, aldatzen dira herritarren beharrak, aldatzen da gizartea eta aldatzen dira legeak ere. Zuzenbideko Graduan prestakuntza osoa jasoko duzu, jarduera profesionalerako prestatuta egoteari begira, eta gizarte harremanen arlo guztietan planteatu daitezkeen arazo juridikoak konpontzeko gaitasuna eskuratuko duzu.

Abokatu lana bertatik bertara ezagutzeko eta horretan jarduteko, nahitaezko kanpoko praktikak egingo dituzu bulegoetan, aholkularitzetan edo erakunde publikoetan.

Gainera, aukera dago titulazio bikoitz bat lortzeko Kolonbiako Universidad Santo Tomas-ekin.

Horrez gain, UPV/EHUn ere Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza egin ahal izango duzu, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko).

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Zuzenbide Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,08 €

Gutxieneko nota

8,270 ohiko deialdian (2018/19)

Eskainitako plazak

150 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Kultuagoa izango zara, zuzenbidearen jardun arlo guztietan lan egiteko prestua.
  • Justizia Sozialaren aldeko gure Klinika Juridikoan ezagutuko dituzu injustizia egoeretan bizi diren pertsona eta kolektiboen egiazko kasuak.
  • Praktikak izen oneko bulegoetan, epaitegietan, fiskalian, administrazioan… edo zeuk proposatutako tokian.
  • Jakintza eta esperientziak partekatu ahal izango dituzu, Espainia, Europa, Latinoamerika, Kanada, AEB eta besteko unibertsitateetan egindako egonaldiak eginda.

Sarrera-profila

Analisi kritikorako eta argumentatzeko gaitasuna, gizarte sentsibilitatea eta ikasteko gogo handiak badituzu eta, gainera, gizarte zuzenago baten alde lana egin eta arazoak konpontzen lagundu nahi baduzu, Zuzenbideko Gradua da zure lekua, zalantzarik gabe.

Irteera profesionalak

  • Bulego eta aholkularitza-enpresetan, esparru askotan: orientazioa, hainbat arlotan, zergak, merkatuak, lana... giza baliabideak, laneko segurtasuna eta osasuna, kontabilitatea eta finantzak, besteak beste.
  • Administrazio publikoetan, adibidez, justizia, ogasuna, kidego diplomatikoak, notariotza eta erregistroa.
  • Nazioarteko erakundeetan ere: Europar Batasuna, Europako Kontseilua, Nazio Batuen Erakundea, etab. Eta irakaskuntza eta ikerketaren arloan.