Faraday-ren kubeta

Faraday-k, "barne" kontaktuz eroale batetik bestera gertatzen den karga-transferentzia prozesua aztertu zuen. 

Simulazio honek Faraday-ren kubeta irudikatzen du: eroalezko ontzi huts bat, goiko irekidura bat daukana. 

"Esperimentua" hasteko, sakatu  Nuevo botoia. Sagu-erakusleaz, hartu generadore elektrostatikoarekin kontaktuan izatean kargatu den bola bat (positiboa edo gorria). Sartu bola hasieran deskargatuta dagoen eroale hutsaren goiko zulotxotik. Karga sartzean, kubetaren barneko gainazalean induzitzen diren kargak ikusten dira (negatiboak edo urdinak). Aldi berean kubetaren kanpoko gainazalean karga positibo kopuru berbera  agertzen da (gorriak). Kubetaren kanpoko gainazalera konektatuta dagoen elektroskopioak, bere eroalezko laminetako baten desbideraketaz, kargaren presentzia adierazten du. 

Sagu-erakusleaz, bola arrastaka eraman kubetako barne-horma ukitzen duen arte. Bolaren karga kubetari transferitzen zaio, bolaren kargak eta kubetako barne-gainazalaren kargak (kopuru berdina baina aurkako zeinudunak) elkarrekin anulatzen dira. Kanpo-gainazalak karga berberaz dirauenez, elektroskopioaren adierazleak ez da higitzen.  

Sakatu Otra más botoia. Bola higitzen da eta berriro generadore elektrostatikoaren kontaktuan jarriko da, eroale hutsaren goiko zulotxotik sartuta izateko prest. 

Kubeta kargatzean, behatu espektroskopioko eroale-laminaren desbideraketa angeluarra handiagotzen dela, metatutako karga kantitatea adieraziz. 

 

CubetaApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es