|
Ur
gainean dagoen buia baten oszilazioak
Orrialde honetan, itsasoan
flotatzen ari den bui zilindriko baten higidura aztertuko da. Aldiune
batean, m masadun bloke bat buiaren gainean jausten uzten da eta ondorioz
buiak oszilatu egiten egingo du.
Applet-ak irudikatzen duenez,
buiak higidura harmoniko sinplea deskribatzen du.
Argibideak
Programak
buiaren altuera finkatzen du: 1 m. Sartu:
-
Buiaren
dentsitatea (kg/m3-tan) Densidad boya edizio-kontrolean.
-
Buiaren oinarriaren
azalera (m2-tan) Area
de la base edizio-kontrolean.
-
Blokearen m masa,
kg-tan, Masa bloque edizio-kontrolean.
-
Sakatu Inicio
botoia.
-
Saguaz, arrastaka
eraman blokea buiarengan. Buia oszilatzen hasiko da, higidura
harmoniko sinplea jarraituz.
-
Pantailaren
ezkerraldean, begiratu buiaren oszilazioak eta buiari eragiten
dioten indarrak: Pisua eta Arkimedes-en bultzada.
-
Pantailaren eskuinaldean,
buiaren desplazamendua denboraren menpe ikusten da. Grafiko honetan
buiaren higiduraren periodoa neur daiteke.
-
Higidura edozein
aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia.
Buiaren posizioa edozein aldiunetan, pausuz pausu ikusteko, sakatu Paso
botoia. Eta higidura berreskuratzeko, sakatu Continua
botoia (Pausa botoi bera da).
-
Datu berriak sartuz,
saiakuntzak egin programarekin. Sartu egin diren datuen arabera,
bloke-buia sistema osorik urperatuta geratuko balitz programak
erabiltzaileari abisatuko lioke: Modificar los valores
introducidos.
|