|
Erregresio
lineala
Izan bedi y magnitude
fisiko bat beste x magnitudearekin y = ax + b funtzioaz
erlazionatuta. Aurreko erlazioaren irudikapena a malda eta b
jatorriko ordenatua dituen zuzen
bat da. N neurketa
esperimental egitean eta dagozkien erroreengatik, puntu
esperimentalen yi ordenatuen eta xi abszisen
arteko erlazioa hurbildua baino ez da. Neurketa esperimentalak irudikatu
ondoren, zuzena definitzeko bi puntu bakarrik hartzen baditugu,
emaitzaren errorea oso handia izango da. Zuzenaren kalkulu hobea
izateko, egindako N neurketa hartu behar ditugu eta puntu
esperimentalak karratu minimoen metodoaz doitu behar ditugu.
Ondoko "applet"-a
Fisika Laborategian dagokion edozein esperientziarekin erabil daiteke.
Balio hauek ematen ditu:
-
Erregresio-zuzenaren a
malda eta bere Da
errorea
-
Jatorriko b ordenatua
-
Korrelazio-indizea:
r. Indize honek puntu esperimentalen zuzenarekiko doiketa
neurtzen ditu. Korrelazio-koefizientearen balioa "-1-tik +1-ranoiko"
tartean edozein zenbaki izan daiteke. r =1 denean korrelazio
lineala perfektua eta zuzena da. r = -1 denean korrelazio
lineala perfektua eta alderantzizkoa da. r = 0 denean ez dago
inolako korrelaziorik, x eta y balioak elkarren
independenteak dira
Argibideak
-
Sartu
hiru puntu esperimental edo gehiago (N>3): abszisen
xi eta ordenatuen
yi balioak.
Sakatu Calcular botoia.
-
Pantailan,
begiratu zuzena eta doiketaren parametroak. Puntu esperimental
bakoitzaren ordenatuan ikusi errore-barra.
-
Sakatu Borrar
datu berriak sartzeko.
|