Abiadura eta azelerazio bektoreak

Simulazio honetan gorputz baten higidura ikusten da: gorputza x0 posiziotik eta v0 hasierako abiaduraz, grabitate-azelerazioaren menpe bultzatzen da. Dimentsiobakarreko higidura da: gorputzaren posizio-bektorea, bere abiadura (bektore urdina) eta bere azelerazioa (bektore gorria) dimentsio berean daude, baina bektoreek noranzko desberdinak eduki ditzakete. 

Higiduraren norabidea X ardatza da eta x=0 jatorria da. Ardatzaren noranzko positiboa goranzkoa da eta negatiboa beheranzkoa. Hori dela eta, gorantz jotzen duten bektoreek x positiboa dute eta beherantz jotzen dutenek, berriz, x negatiboa.

Abiadura eta azelerazio bektoreen adierazpenak hauexek dira:

eta ondoko erlazioa betetzen dute:

Argibideak

Sartu higikariaren hasierako posizioa eta hasierako abiadura. Eta jarraian sakatu Empieza botoia.

  1. Pantailaren ezkerreko partean, begiratu partikularen higidura, abiadura eta azelerazio bektoreak.

  2. Pantailaren eskuinaldean, higikariaren posizioa denboraren menpe ikusten da: x-t grafikoa . Baina momentu honetan gure arretarik nagusiena pantailaren ezkerraldean dago: abiadura eta azelerazio bektoreen eboluzioa.

  3. Higidura edozein aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia. Higidura pausuz pausu ikusteko, sakatu Paso botoia. Eta higidura berreskuratzeko, sakatu Continua botoia (Pausa botoi bera da).

  4. Sartu x0=0 hasierako posizioa eta v0=20 hasierako abiadura. Begiratu zer gertatzen da bektoreekin. Sartu  x0=0 hasierako posizioa eta v0=-20 hasierako abiadura. Begiratu zer gertatzen da bektoreekin. Konparatu aurreko kasuarekin.

  5. Sartu  x0=0 hasierako posizioa eta v0=20 hasierako abiadura. Begiratu zer gertatzen da abiadura bektorearekin (modulua, norabidea, noranzkoa). Begiratu zer gertatzen da azelerazio bektorearekin (modulua, norabidea, noranzkoa). Zer gertatzen da ibilbidearen punturik altuenean abiadura bektorea anulatzen denean? Zergatik ez da gauza bera gertatzen azelerazioarekin?

 

CinemaApplet1 aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es