Kirchhoff-en legeak

Kalkulatu intentsitateen balioak eta noranzkoak 1, R2, R3, R4, R5, R6 erresistentzietan eta baterietan zehar. 

Aplikatu  R1=3W, R2=3W, R3=4W, R4=6W, R5=4W, R6=6W eta e1=42V, e2=6Vdatuekin.

 

Soluzioa konprobatzeko, intentsitateen balioak automatikoki kalkulatzen dituen programa bat erabili daiteke.

Argibideak

Prozesua sinple da:

  1. Sakatu Soluzioa botoia.

  2. Sartu erresistentzien eta indar elektroeragileen balioak datu-tauletan. Hauetako datu bat nulua izatekotan, dagokion elementua zirkuitutik kanpo geratuko da. Bateria batean sartzen den indar elektroeragilea negatiboa bada, bateriaren poloek bere posizioa elkarraldatzen dute zirkuituan. 

  3. Intentsitateen balioak adierazten dituzten taulak automatikoki agertzen dira. Soluzioan positibotzat agertzen diren intentsitateek ezkerretatik eskuinerantz eta behetik gorantz zirkulatzen dute. Intentsitate negatiboa ateratzekotan, bere noranzkoa aurkakoa da.

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es