Thomson-en esperimentua

Programa honetan, XIX. mendearen amaieran Thomson-ek garatutako esperimentuaren oinarrizko ezaugarriak erreproduzituko dira. Esperimentuaren helburua izpi katodikoen izaera korpuskularra deskribatzea izan zen.

Esperimentuak bi fase dauzka:

  1. Elektroi-sortaren (v0) abiaduraren determinazioa, beren artean zein sorta-norabidearen perpendikularrak diren eremu elektriko eta eremu magnetikoen bidez. Eremuen magnitudeak, E eta B, doitu egiten dira, sorta desbideratzen ez den arte. Elektroiak ez dira desbideratzen eremu elektrikoari eta magnetikoari dagozkien indarrak berdinak eta aurkakoak badira. Froga daitekeenez, sorta-desbideraketa nulua bada

  1. (q/m)  karga/masa erlazioaren determinazioa, kondentsadorearen xaflen arteko eremu elektrikoari dagokion sorta-desbideraketa neurtuz. Eremu magnetikoa eliminatzean, kondentsadorearen barruan elektroiak  bere hasierako abiaduraren perpendikularra den indar elektrikoa jasaten du eta azelerazio konstantezko higidura lerromakurra deskribatuko du. L kondentsadorearen luzera ezagutuz, kondentsadorearen xafletatik irtetean partikularen desbideraketa bertikala kalkula daiteke. Kondentsadorearen xafletatik irten eta gero, elektroiak higidura zuzen uniformea jarraitzen du, kondentsadoretik D distantziara dagoen pantaila batean jotzen duen arte. Froga daitekeenez, sorta-desbideraketa totala pantailan ondokoa da:

Argibideak

Elektroi-sortaren abiaduraren determinazioa

Sartu

  1. Eremu elektrikoaren intentsitatea  (10000-z biderkatu egiten da), Campo eléctrico edizio-kontrolean.

  2. Eremu magnetikoaren intentsitatea (gauss=10-4 T-etan), Campo magnético edizio-kontrolean.

  3. Aktibatu Velocidad botoia.

  4. Sakatu Trayectoria botoia.

  5. Behin eta berriz, aldatu eremu elektriko eta/edo magnetikoen balioak sorta-desbideraketa nulua (jatorria jotzen duena) lortu arte. Balio hauekin v0 kalkulatzen da.

  6. Sakatu Borrar botoia, irudikapen-grafikoaren eskualdea garbi dadin.

Karga/masa erlazioaren determinazioa:

Elektroi-sortaren abiadura lortu eta gero, aktibatu Carga/masa botoia eta eremu magnetikoa ezabatuko da.

Sartu

  1. Eremu elektrikoaren intentsitatea (10000-z biderkatu egiten da), Campo eléctrico edizio-kontrolean.

  2. Sakatu Trayectoria botoia. 

  3. Graduatutako pantailan, neurtu d sorta-desbideraketa (mm-tan). 

  4. Elektroi-sortaren v0 abiadura, L=4 cm kondentsadorearen luzera eta D=12 cm kondentsadore-pantaila distantzia ezagutuz, kalkulatu  q/m erlazioa. Kalkulu guztiak ondo garatzeko, adierazi magnitudeen balioak nazioarteko unitate-sisteman.

 

ThomsonApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es