Indukzioa fenomenoak

Orrialde honetan, indukzio elektromagnetikoaz (iee) indar elektroeragilea sortzen den adibide batzuk aztertuko dira.

Denboran aldakorra den eremu magnetiko batean kokatutako espirak

Applet honetan, elektroiman baten bi pieza polarren artean kokatutako N espira multzotan induzitzen den korrontea aztertuko da. Denboraren menpe, B eremu magnetikoaren aldaketa ondokoa da:

B=B0 sin(w t)

hemen B0 eremu magnetikoaren anplitudea da eta w maiztasun angeluarra da.

Argibideak

Sartu

  1. Eremu magnetikoaren B0 anplitudea, Campo magnético edizio-kontrolean.

  2. Maiztasuna, f ,  Frecuencia edizio-kontrolean.

  3. Espira kopurua, N, Número de espiras edizio-kontrolean.

Sakatu Empieza botoia.

"Esperimentua" edozein aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia. Eta esperimentua berreskuratzeko, sakatu Continua botoia (Pausa botoi bera da). "Esperientziaren eboluzioa" pausuz pausu ikusteko, sakatu Paso botoia. 

Applet-eko ezkerraldean, elektroimanaren pieza polarrak behatzen dira. Lehen periodoerdian, Ipar poloa behean dago eta Hego poloa goian; erdiperiodo bat pasatu ondoren polaritatea alderantzikatzen da. Korronte induzitua ikusi ahal izateko, espiren gainean puntu gorrien higidura behatzen da: puntu hauek karga-eramale positiboak irudikatzen dituzte. Espiren erdian, azalera bektorea, S, N espira- kopuruaren proportzionala, beltzez irudikatzen da,   eta eremu bektorea, B, bere modulua eta noranzkoa denboran aldakorrak izanik, urdinez irudikatzen da.

Applet-eko eskuinaldean, fenomeno fisikoari bere irudikapen grafikoarekin lotzen da. Ardatz-sistema berberan, denboraren menpe, hala eremu magnetikoa urdinez nola espiren iee gorriz irudikatzen dira. Neurketa unitateak arbitrarioak dira.

 

FemApplet aparecerá en un explorador compatible JDK 1.1

Eremu magnetiko uniforme batean zehar transladatzen ari den espira bat

Applet honetan, a aldedun espira laukizuzen bat induzitzen den korrontea aztertuko da, 2a aldedun eskualde errektangeluarrean zehar higitzen den bitartean. Eskualde honetan espiraren planoaren perpendikularra den eremu magnetiko konstante bat dago. Applet-aren bidez, hiru kasu aztertuko ditugu: eremu-magnetiko eskualdean espira sartzean, espira erabat sartua eta espira eskualdetik ateratzean.

Argibideak

Sartu

  1. Eremu magnetikoa (gauss-etan), zenbaki positiboa ala negatiboa.

  2. Hagatxoaren abiadura,velocidad de la varilla, (cm/s-tan), zenbaki positiboa eta 10 baino txikiagoa .

  3. Fenomenoaren ikuspuntua aukera daiteke (espazioan, edo espiraren planoan) Vista en el plano horizontal. kasila aktibatuz edo desaktibatuz.

Sakatu Empieza botoia. Espira eskuinerantz eta abiadura konstantez transladatzen da. Higidura edozein aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia. Eta higidura berreskuratzeko, sakatu Continua botoia (Pausa botoi bera da). Eboluzioa pausuz pausu ikusteko, sakatu Paso botoia.

Vista en plano horizontal kasila desaktibatuaz, sakatu Empieza botoia. Begiratu korronte induzituaren noranzkoa: zirkulutxo gorriek karga-eramale positiboen higidura irudikatzen dute. Higiduraren perpendikalarrak diren aldeetan karga-eramale positiboek jasaten dituzten indarrak irudikatzen dira. Eremu magnetikoa gezi bertikal urdinaz eta abiadura, beltzaz adierazten dira. Karga-eramaleek jasaten duten indarra gezi gorriaz irudikatzen da.

Vista en plano horizontal kasila aktibatuaz, sakatu Empieza botoia. "Esperientzia" paperean irudikatzen dugun bezala ikusten da. Applet-eko behealdean iee irudikatzen da, espira-zentroaren posizioaren menpe (posizioa eremu-magnetiko eskualdearen zentroarekiko neurtua).

 

FemApplet aparecerá en un explorador compatible JDK 1.1

Korrnte alternoko generadorea

Korronte alternoko generadorea energia mekanikoa energia elektriko bilakatzen duen dispositibo bat da. Generadorerik sinpleena hauxe da: eremu magnetiko uniforme batean biratzen ari den espira errektangeluar bat. Espira biratzean, espiran zeharreko fluxu magnetikoa denboran aldakorra da, iee bat sortuz. 

Applet-ean,  B eremu magnetiko uniforme batean biratzen ari den espira bat irudikatzen da, bere dimentsioak  b=10 eta a=30 cm izanik.

Argibideak

Sartu

  1. Eremu magnetikoaren intentsitatea (gauss-etan, balio positiboa ala negatiboa), Campo magnético edizio-kontrolean.

  2. Biraketa abiadura angeluarra, w (rad/s-tan), 0 eta 5 rad/s-ren arteko zenbaki bat, Velocidad angular edizio-kontrolean.

Sakatu Empieza botoia. Espira biratzen hasiko da. 

Applet-eko eskuinaldean, irudikapen tridimentsionala dago: eremu bektorea, azalera bektorea eta korronte induzitua (karga-eramale positiboen higidura, puntu gorriena) irudikatzen dira. Lenz-en legea konproba daiteke, hots, korronte induzituaren noranzkoa fluxua handiagotzean zein txikiagotzean.

Applet-aren beheko ezkerraldean, fenomenoaren irudikapen bidimentsionala dago. Barruranzko edo kanporanzko korrontea adierazteko erabili ohi diren ikurra ikusten dira. Kasu honetan, espiraren  a luzerako alde bakoitzean, alegiazko karga-positibo eramale baten gainean, eremu magnetiko eta abiadura bektoreak irudikatzen dira.

Goiko ezkerraldean, denboraren menpe fluxua (urdinez) eta iee (gorriz) irudikatzen dira.

 

SolenoideApplet aparecerá en un explorador compatible JDK 1.1

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es