|
Marruskadura-indarra
Simulazio honen helburua A,
B, eta C gorputzen higidura aztertzea da.
A gorputza, soka batez,
masarik gabeko polea batetik zintzilik dago. Sokaren muturra B bloke
batean lotuta dago, eta blokeak marruskadurarik gabeko plano horizontal
batean irrista dezake.
B gainean C gorputza
kokatzen da. B eta C blokeen artean marruskadura badago.
A, B eta C masen arabera
eta B eta C blokeen arteko marruskadura-koefiziente estatiko eta
dinamikoen arabera, bi egoera desberdin aurki daitezke: C pausagunean dago
B-rekiko (kasu honetan biek dute azelerazio berbera eta A-ren azelerazio
bera zoruarekiko) edo C irristatuz doa B-ren gainean (kasu honetan, bien
azelerazioak zoruarekiko desberdinak dira eta B-ren azelerazioa A-ren
azelerazio bera da).
Argibideak
-
Sakatu Nuevo
botoia eta programak aleatorioki sortuko ditu B eta C blokeen
arteko marruskadura-koefiziente estatikoa eta dinamikoa.
-
B eta C masak programak
finkatuta daude: 2.5 eta 1.5 kg, hurrenez hurren.
-
Sartu A-ren masa Masa A
(kg) edizio-kontrolean.
-
Hasteko, sakatu Empieza
botoia.
-
Aktibatu Fuerzas
kasila C blokeak jasaten dituen indarrak ikusteko.
-
Higidura
edozein aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia.
Higidura pausuz pausu ikusteko, sakatu Paso botoia.
Eta higidura berreskuratzeko, sakatu Continua botoia
(Pausa botoi bera da).
|