Osziladore askea eta osziladore indargetua

Orrialde honetan osziladore aske baten eta osziladore indargetu baten portaerak konparatuko dira.

Osziladore askea ondoko sistema da: m partikula bat k konstantedun malguki elastiko bati lotua. Osziladore indargetua hauxe da: m partikula bat k konstantedun malguki elastiko bati lotuta eta partikularen abiaduraren linealki proportzionala den marruskadura-indar baten menpean.

Bi kasuetan, x elongazioa eta E partikularen energia totala denboraren menpe aztertuko dira. Bestalde, partikularen abiadura elongazioaren menpe behatuko da.

Argibideak

Bi kasuetan, osziladore askearen maiztasun angeluarra wo=100 rad/s balio finkoa da.

Sartu

  1. Hasierako posizioa Posición edizio-kontrolean.

  2. Hasierako abiadura Velocidad edizio-kontrolean.

  3. Sistema indargetuaren kasuan, sartu indargetze-konstantea Cte. de amortiguamiento edizio-kontrolean.

  4. Sakatu Empieza. Higidura edozein aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia. Higidura pausuz pausu ikusteko, sakatu Paso botoia. Eta higidura berreskuratzeko, sakatu Continua botoia (Pausa botoi bera da).

  5. Pantailaren ezkerraldean partikularen elongazioa (orekarekiko) denboraren menpe ikusten da: x-t grafikoa. Pantailaren ezkerreko goialdean x elongazioaren balioa ikusten da.

  6. Pantailaren eskuineko goialdean abiadura elongazioaren menpe ikusten da: v-x grafikoa.

  7. Pantailaren eskuineko azpialdean energia denboraren menpe ikusten da: E-t grafikoa.

  8. Sistema indargetuaren kasuan, saiatu ondoko indargetze-konstanteak: 5 (azpi-indargetua), 100 (indargetze kritikoa) eta 110 (sistema gain-indargetua).

 

Osziladore askea

CinemaApplet4 aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

Sistema indargetua

CinemaApplet4 aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es