Lana eta energia: kiribila

Hemen proposatutako ariketak partikula baten dinamikari dagozkion aspektu batzuekin trebatzen gaitu.

Malguki konprimatu batez, 1 kg-ko masa duen partikula bat bultzatzen da. Hasieran, partikulak plano horizontal batean zehar irristatu egiten du. Geroago, kiribil batean sartzen da eta jarraian, kiribila deskribatu lortzekotan, plano inklinatu batera pasatzen da.

Badago marruskaduraren bat gorputzaren eta plano horizontalaren zein inklinatuaren artean. Baina, gorputzaren eta kiribilaren artean ez dago marruskadurarik. 

Argibideak

Sartu

  1. Malgukiaren konstante elastikoaren balioa Constante del muelle edizio-kontrolean.

  2. Marruskadura-dinamiko koefizientearen balioa Coeficiente de rozamiento edizio-kontrolean. "0" sartzekotan ez dago marruskadurarik.

  3. Kiribilaren erradioa Radio del bucle edizio-kontrolean.

  4. Bloke gorria jatorrian dagoenean, kokatu sagu-erakuslea blokearen gainean; ezkerreko botoia sakatuta, blokea arrastaka eraman eta malgukia nahi den x distantziaraino konprimatu. Jarraian, askatu sagu-erakuslearen ezkerreko botoia. Blokea kiribilerantz higitzen hasten da.

  5. Esperientzia errepikatzeko, Inicio botoia sakatuz, kokatu blokea jatorrian.

  6. Higidura edozein aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia. Blokeen posizioa edozein denbora-tartetan, higidura pausuz pausu ikusteko, sakatu Paso botoia. Eta higidura berreskuratzeko, sakatu Continua botoia (Pausa botoi bera da).

  7. Applet-aren ezkerraldean energia-balantzea kualitatiboki ikusten da. Erradio handiko zirkuluak energia totala irudikatzen du, kolore bakoitzak energia- mota desberdinaren proportzioa adieraziz: horiak energia potentziala (grabitatorioa edo elastikoa), urdinak energia zinetikoa eta gorriak marruskaduraz xahututako  energia.

 

stokesApplet aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es