|
Talka
frontal bertikala
Orrialde honetan, m1
eta m2 masak ho altueratik eta batera jaisten utzi
eta gero zer gertatzen den aztertuko da.
Zorura ailegatzean, m1
masak elastikoki talka egiten du zoruaren aurka, zoruan errebotatu eta
jarraian frontal eta elastikoki m2-rekin talka egiten du. Bien
arteko talka zorutik hain hurbil gertatzen denez, bere altuera
mesprezagarria da.
Hauxe suposatuko da: m2=1kg
eta m1>m2.
Argibideak
Sartu
-
m1 masa,
unitatea baino handia den zenbaki bat, Masa
grande edizio-kontrolean.
-
e=1.0
itzultze-koefizientea C.
restitución edizio-kontrolean. Balio hau talka elastiko bati dagokiona da.
-
ho hasierako
altuera, cm-tan, eragin Altura
desplazamendu-barrari.
-
Sakatu Empieza
botoia.
-
Higidura
edozein aldiunetan geldiarazteko sakatu Pausa botoia.
Blokeen posizioa edozein denbora-tartetan, higidura pausuz pausu
ikusteko, sakatu Paso botoia. Eta higidura
berreskuratzeko, sakatu Continua botoia (Pausa
botoi bera da).
-
Applet-aren
ezkerraldean m1 masaren higidura bertikala
(gorriz) eta m2 masarena (urdinez) ikusten
dira.
-
Zentroan, barrek
partikula bakoitzaren energia (zinetikoa gehi potentziala) eta bere
transformazioa adierazten dute.
-
Eskuinaldean, m2
masaren abiadura denboraren menpe grafikoki irudikatzen da.
|