Prozesu kuasiestatikoak gas ideal batean

Orrialde honetan eta erabiltzaileak sartzen dituen datuen arabera gas ideal batek jarraitzen dituen transformazio termodinamiko kuasiestatikoak  aztertzen dira. Hasierako eta amaierako egoerak ezagututa, programak lana, beroa eta barne-energiaren aldaketa kalkulatzen ditu.

Ohar bedi programak denbora finitu batean irudikatzen dituela transformazioak; halere, prozesu kuasiestatikoak oso-oso astiro gertatzen dira, hots denbora infinitua izango zen.

Argibideak

Sartu gasaren hasierako egoera  lehen zutabeko presión, volumen eta temperatura edizio-kontroletan.

  1. Applet-aren ezkerreko panelaren transformación isóbara aukeratuz gero, amaierako presioa hasierako egoeraren presioaren berdina da: amaierako egoeraren bolumena edo tenperatura sartzea nahikoa da. Gas ideal baten egoera-ekuazioa erabiliz, programak  espezifikatu ez den aldagaia kalkulatzen du.

  2. transformación isócora aukeratuz gero, amaierako bolumena hasierako egoeraren bolumenaren berdina da: amaierako egoeraren presioa edo tenperatura sartzea nahikoa da.Gas ideal baten egoera-ekuazioa erabiliz, programak  espezifikatu ez den aldagaia kalkulatzen du.

  3. transformación isoterma aukeratuz gero, amaierako tenperatura hasierako egoeraren tenperaturaren berdina da: amaierako egoeraren presioa edo bolumena sartzea nahikoa da.Gas ideal baten egoera-ekuazioa erabiliz, programak  espezifikatu ez den aldagaia kalkulatzen du.

  4. transformación adiabática aukeratuz gero, amaierako egoeraren presioa edo bolumena edo tenperatura sartzea nahikoa da. Adiabatikoaren ekuazioa (hasierako eta amaierako egoeren artean) eta gas ideal baten egoera-ekuazioa (amaierako egoeran) erabiliz, programak espezifikatu ez diren bi aldagaiak kalkulatzen ditu.

  5. Applet-aren azpialdean egoera-lerroak programak behar dituen datuez informatzen du. Edizio-kontroletan behar dituen datuak baino gehiago sartuz gero, programak erabiltzaileari abisatzen dio.

  6. Calcula botoia sakatuz, amaierako egoera betetzen da eta lana, beroa eta barne-energiaren aldaketa kalkulatzen dira. Gainera, animazio bat ikusiko da: animazioaren beheko aldean, gasa daukan pistoi mugikorreko zilindroa ikusten da, foku termiko batekin kontaktuan. Pistoiaren higidurak gasaren espantsioa edo konpresioa adierazten du eta gezi horiak beroa sistemak fokutik zurgatutakoa edo sistemak fokura emanda den adierazten du.

  7. Azpialdean, pV diagraman, prozesu termodinamikoaren irudikapen grafikoa ikusten da.

  8. Eskuinaldean, barra-diagramak lana (urdinez), barne-energiaren aldaketa (grisa ilunez) eta beroa (gorriz) konparatzen ditu. Diagrama honekin lehen printzipioa irudika daiteke.

  9. Programarekin ziklo termikoaren etapa desberdinak azter daitezke. Ziklo batean, etapa baten amaierako egoera  hurrengoaren hasierakoa da. <<<< botoiak amaierako egoeraren presioa, bolumena eta tenperatura hasierako egoeraren dagozkien balio bihurtzen ditu..

 

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es