Carnot-en zikloa

Gas ideal batek jarraitzen duen prozesu zikliko itzulgarria da: bi transformazio isotermikoak eta bi adiabatikoak. Orrialde honetan, horrelako zikloa aztertzen da.

Ohar bedi programak denbora finitu batean irudikatzen dituela transformazioak; halere, prozesu kuasiestatikoak oso-oso astiro gertatzen dira, hots denbora infinitua izango zen.

Argibideak

Sartu aldagaien balioak: foku beroaren tenperatura (T1), foku hotzaren tenperatura (T2), A puntuko bolumena (VA), B puntuko bolumena (VB) eta A puntuko presioa (pA). Ondokoa bete behar da: T1>T2 eta VA<VB. Aurkako kasuan, programak erabiltzaileari abisatuko dio.

Sakatu Empieza botoia eta programak ondokoak kalkulatuko ditu:

  1. Erpin bakoitzeko presioa eta bolumena. 

  2. Transformazio bakoitzari dagozkion lana, beroa eta barne-energiaren aldaketa.

  3. Lan totala, zurgatutako beroa eta emandako beroa.

  4. Azpialdean animazio bat ikusiko da: gasa daukan pistoi mugikorreko zilindroa ikusten da, foku termiko batekin kontaktuan. Pistoiaren higidurak gasaren espantsioa edo konpresioa adierazten du eta gezi horiak beroa sistemak fokutik zurgatutakoa edo sistemak fokura emanda den adierazten du.

  5. Goialdean, pV diagraman, prozesu termodinamikoaren irudikapen grafikoa ikusten da.

  6. Eskuinaldean, barra-diagramak lana (urdinez), barne-energiaren aldaketa (grisa ilunez) eta beroa (gorriz) konparatzen ditu.

 

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es