Snell-en legea

Orrialde honetan, uhin lau baten jokabidea aztertuko da, uhina bi (1 eta 2) medioren banaketa-gainazalerantz hedatzen denean. Banaketa-gainazalera ailegatzean, uhinaren parte bat islatzen da eta beste parte bat bigarren mediora  transmititzen da.

Uhin erasotzaileak eta uhin islatuak normalarekin osatzen duten angeluak berdinak dira. 

Uhin transmitituak bere propagazio-norabidea aldatzen du, hots, errefraktatzen da. Hau betetzen da: n1sinq1=n2sinq2.

Argibideak

Sartu

  1. Erasotze-angelua θ1; horretarako, eragin Ángulo desplazamendu-barrari.

  2. Bigarren (urdinezko) medioaren n errefrakzio-indizea, Índice de refracción edizio-kontrolean balio bat sartuz, edo beheko selekzio-kontrolean substantzia bat aukeratuz. Lehen medioa (horia) airea da, bere errefrakzio-indizea 1 izanik.

Sakatu Empieza. botoia. Behatu uhinen propagazioa bi medioetan. Lehen medioaren errefrakzio-indizea bigarrenarena baino txikiagoa denez, izpi errefraktatua banaketa-gainazaleko normalari hurbiltzen zaio. Sinpletasunez, applet-ean ez da ikusten argi erasotzailearen islatzen den partea. Hurrenez hurreneko uhin fronteak elkarrengandik uhin-luzera batera daude aldaratuta. Medio batetik bestera pasatzean, argiaren maiztasuna  aldatzen ez denez, uhin-luzera aldatzen da, eta medioaren propagazio-abiadura txikiagoa bada (edo errefrakzio-indizea handiagoa bada) uhin luzera txikiagoa da. 

Invertir kasila aktibatuz, lehen medioaren errefrakzio-indizea bigarrenarena baino handiagoa da. Behatu uhin-luzera handiagotzen dela eta erasotze-angelua errefrakzio-angelua baino txikiagoa dela. Izpi errefraktatua normaletik aldaratzen da. Erasotze-angeluaren balio batetik abiatuz, uhin-erasotzailea ez da bigarren mediora pasatzen, banaketa-gainazalean islatzen da. Kalkulatu angelu limite hau ura, diamante, eta abar kasuetan eta behatu uhinen jokabidea erasotze-angelua angelu limitea baino pixka bat handiagoa edo txikiagoa denean.

 

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es