|
Doppler efektua
Soinu-uhinen iturria eta/edo
behatzailea uhina propagatzen ari den medioarekiko higidura erlatiboan
badaude, behatzaileak neurtzen duen uhinen maiztasuna eta iturriak
emititzen duena desberdinak dira. Efektuaren aurkitzailearen ohoretan,
maiztasun-aldaketa honi Doppler efektua deitzen zaio.
Simulazioan, igorleak
(gorriz) uhinak etengabe sortzen ditu, baina periodo batek banatzen dituen
segidako uhin fronteak besterik ez dira irudikatuko: fronte hauek igorlean
zentratuta dauden zirkunferentziak dira. Bestalde, soinuaren
propagazio-abiadura vs=1 izango da, eta uhinen periodoa P=1.
Era honetan, segidako uhin-fronteak periodo batean luzera-unitate bat
desplazatuko dira, hots, emititzen ari diren uhinen uhin-luzera unitate
bat da, l
=vsP.
Kontsideratuko dugun kasu
bakarra hauxe da: Igorle-abiadura eta behatzaile-abiadura uhinen
propagazio-abiadura medioarekiko baino txikiagoak dira.
Ezkerretatik-eskuinetarako noranzkoa positibotzat hartuko da eta bere
aurkakoa negatibotzat.
Argibideak
Sartu igorle-abiadura eta
behatzaile-abiadura dagozkien edizio-kontroletan. Sartzen diren
kantitateak, balio absolutuz, unitatea baino txikiagoak izan behar dira:
positiboak igorlearen kasuan eta positiboak edo negatiboak behatzailearen
kasuan.
-
Sakatu Empieza
botoia.
-
Behatu efektua
behatzailea eta igorlea elkarrekiko hurbiltzen direnean .
-
Behatu efektua
behatzailea eta igorlea elkarrekiko urruntzen direnean.
-
Behatzailearen
igorlearekiko higidura erlatiboak Doppler efektua sortzen duela
konprobatzeko, inposatu behatzailearen eta igorlearen higidura
noranzko berberean eta abiadura berdinaz. Neurtu bi segidako
uhin-fronteak igorlea gainditzen behar den denbora-tartea eta
konparatu emititutako uhinen periodoarekin (denbora-unitate bat).
Kantitate biak berdinak al dira?. Aipaturiko denbora-tarteak
neurtzeko, erabili Pausa/Continua eta Paso
botoiak.
|