Higidura erlatiboa

Izan bitez bi erreferentzi sistemak, S eta S'. Bi sistemen arteko higidura erlatiboa translazio uniforme bat da eta abiaduren osaketa-legea aztertu nahi da. Horretarako, ibai batean ur-lasterrak ontzi baten higiduran duen eragina ikertuko da. Ur-lasterraren higidura horizontala izango da, beti: abiaduraren zeinuaren arabera, ezkerraldetik eskuinalderantz edo eskuinaldetik ezkerralderantz. Ondoko datuak ezagunak dira: ontziaren abiadura ur baretan, ur-lasterraren abiadura, eta, ontziak aitzina jotzen duenean, ontziaren abiadurak osatzen duen angelua ur-lasterraren abiadurarekiko.

Argibideak

Sartu

  1. Ontziaren abiadura ur baretan, V. barco edizio-kontrolean.

  2. Ur-lasterraren abiadura,  V. corriente edizio-kontrolean.

  3. θ angelua, ontziak aitzina jotzen duenean, ontziaren abiadurak osatzen duen angelua "ezker-eskuin" norabidearekiko. Horretarako, eragin desplazamendu-barrari edo sartu zenbakizko balioa  ángulo edizio-kontrolean.

  4. Sakatu  Inicio botoia eta jarraian Empieza botoia.

  5. Ontziak beste aldeko ibaiertzera iritsi ondoren, sartu  θ angeluaren balioa eta sakatu Empieza botoia. Ontzia jatorrian kokatzeko, sakatu Inicio botoia.

  6. Begiratu ontziaren higidura eta uraren higidura. Pantailaren ezkerreko goialdean X eta Y balioez gain hasierarekiko denbora ikusten da.

 

CinemaApplet4 aparecerá en un explorador compatible con JDK 1.1.

 

Curso de Física/Fisika Ikastaroa. © Copyright 2003. Todos los derechos reservados/Eskubide guztiak erreserbaturik. Contacto/Harremanak: fisica@lg.ehu.es