euskaraespañol

8.000 lagun baino gehiago hurbildu dira ‘UPV/EHU Espazioan' ekitaldira bere lehen asteburuan

Eguzki-sistemaren ibilbidea, planetarioa eta erakusketak ikusgai egongo dira azaroaren 5era arte

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/24

Irudia

Guztira 8.105 pertsona hurbildu dira aurreko asteburuan Bizkaia Aretora, Euskal Herriko Unibertsitateak han antolatutako "UPV/EHU Espazioan" ekitaldiko jardueretara. Ostiralean 573 lagun joan ziren, larunbata jende gehien erakarri zuen eguna izan zen, guztira 4.956 lagun, eta igandean, goizeko ordutegia bakarrik zegoen arren, 2.576 bisitari izan ziren.

Pasa den urriaren 17an inauguratu zenetik, bisitariak etengabe hurbildu dira "UPV/EHU Espazioan" aktibitateetara, eta datorren asteetan horrela izaten jarraituko duela aurreikusten da. Astronomia eta espazio-ikerketa modu atseginean eta bisualen hurbiltzen ditu jarduera honek, publiko guztientzat zuzenduta dago eta doan da.

Planetariora sartzeko sarrerak

Egun gutxi batzuetan jasotako bisita kopura kontutan izanda eta, bereziki, planetarioko saioen arrakastari aurre egiteko, gaurtik aurrera beharrezkoa izango da aldez aurretik ticketak batzea Bizkaia Aretoko sarreran. Interesa duten pertsonek bisita egingo duten egun berdinean jaso al izango dituzte planetariorako sarrera hauek, astelehenetik ostiralera 17:00etatik aurrera eta asteburuetan eta jaiegunetan, 10:00etatik aurrera goizeko saioen kasuan eta 16:00etatik aurrera arratsaldeko saioetan. Gehienez 2 ticket emango zaizkio pertsona bakoitzari. Planetariora sartzeko saioen ordutegiak hauek dira:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:05, 17:30, 17:55, 18:20, 18:45, 19:10 eta 19:35.
  • Larunbatak: goizez, 10:05, 10:30, 10:55, 11:20, 11:45, 12: 10, 12:35, 13:00 eta 13:25; arratsaldez, 16:05, 16:30, 16:55, 17:20, 17:45, 18: 10, 18:35, 19:00, 19:25.
  • Igandeak eta jai-egunak 10:05, 10:30, 10:55, 11:20, 11:45, 12: 10, 12:35, 13:00, 13:25

Bestalde, ‘UPV/EHU Espazioan'en barruan, ikastetxeei zuzenduriko bisita gidatuak ere antolatu dira, astelehenetik ostiralera, goizez. Pasa den astean 470 ikasle ekarri zituzten, eta datozen asteetan beste 1.466 espero dira. Txanda guztiak beteta daude.

Euskal Herriko Unibertsitateak ‘UPV/EHU Espazioan' antolatu du, Zientzia Asteko ekintzen baitan, Ekonomia, Industria eta Lehiakortasunerako Ministerioaren Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazio, Euskaltel, SENER, BBK, CETA-CIEMAT, Trujilloko Udala, ESA eta CSICen babesarekin.