euskaraespañol

Iñigo Urrutia Aldezlea eta Manuel Lezertua Arartekoa bildu dira

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/17

Irudia

Pasa den ostiralean, azaroak 17, UPV/EHUko Aldezle Iñigo Urrutia eta Manuel Lezertua Arartekoa bildu ziren Bizkaia Aretoan. Batzarrean, giza eskubideen egungo egoerari buruz hausnartu zuten, haien babesa eta zabalkundea erakunde bientzat lehentasunezko gaia baita. Bereziki hezkuntza eskubidea jorratu zuten, eta hura erabiltzeko zenbait taldek dituzten zailtasunak: ezgaitasunak dituzten pertsonak, baliabide urriak dituztenak edo preso daudenak. Arlo horretan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu zuten Urrutiak eta Lezertuak, eta epe laburrean gairik larrienei heltzekoa ere. Halaber, defendatzaile biek giza eskubideak hedatzeko  elkarrekin lan egingo dute. Hortaz, Arartekoak giza eskubideei buruzko masterretan parte har lezake, eta Aldezleak Arartekoaren delegazioaren bitartekaritza prozesuetan. Babesa eta asiloa, tortura, hezkuntza eta kultura eskubidea bezalako gaiei buruzko jardunaldiak antolatzea, giza eskubideei buruzko eskubideei buruzko prestakuntza areagotzea… aurre ikusten dute. Azkenik, etorkizuneko elkarlana eta informazio-trukaketa indartze aldera, adibidez, UPV/EHUko kideei eragiten dieten kasuetan, kontakturako kanal zuzenak ezarri dituzte, eta baita aldizkako bilerak antolatu ere.