euskaraespañol

Psikologiako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/28

Irudia

Donostian, Psikologiako graduatuen V. Promozioko 198 ikasleei diplomak banatu zitzaizkien UPV/EHUko Ignacio María Barriola Zentroan,  Donostian. Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea eta Ana Isabel Vergara Psikologia Fakultateko dekanoa ekitaldiaren buru izan ziren. Parte hartu zuten ere: Andone Sistiaga, Graduondoko eta Kanpoko Praktiken arloko dekanordeak eta Jose Ignazio Perez, ikastegiko idazkari akademikoa. Halaber, Lourdes Gomez Garapenerako Nazio Batuen Programan (GNBP) adituak hitzaldia eskaini zuen ere. Ekitaldi jendetsua izan zen, graduatu eta lizentziatu berriak eta beren senide eta lagunak bertan izan baitziren. V. promozioko graduatu egin den ikasleriaren inguruan ikus-entzunezko muntaia ikusi zen eta, Gradu Amaierako Lan Onenaren saria eta Karrera Amaierako sari bereziak banatu ziren.