euskaraespañol

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak ‘Negozio eta ekintzailetza berritzaileen ereduak’ ikastaro osagarriari amaiera eman dio

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/01

Irudia

Gaur ostirala, abenduak 1, Bilbon, Basoko Etxea eraikinean, Sarriko parkean, Txelo Ruiz UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak azaroaren 23tik abenduaren 1 arte aipatutako lekuan burutu den ‘Negozio eta ekintzailetza berritzaileen ereduak’ ikastaro osagarriari amaiera eman dio. Ikastaro hau UPV/EHUko ikaslegoak eta tituludunek bere enpresa egitasmoak edo start-up delakoak abian jar ditzaten propio sortutako formakuntza berezia da, Eusko Jaurlaritzak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak sinatutako akordioaren bitartez abian jarritako ‘Gazte Ekintzailetzarako Beka’ programari lotua dagoena. Guztira jarduera honetan berrogeita bost pertsona (bekadun/ikasle) parte hartu dute, euren negozio egitasmoak, teknologia berriekiko lotura nabarmena dutenak, garatu ahal ditzaten laguntza emateko asmoz.