euskaraespañol

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Donostian

Noiz eta non

2017/12/18, 18:30 - 00:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, abenduak 18, 18.30etan, Carlos Santamaría Zentroan, Donostian, (Elhuyar plaza, 2), Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariak joango dira unibertsitateari buruzko informazio orokorra ematera. Ekitaldia elebiduna izango da.

Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.

Guztira, UPV/EHUk 10 batzarrak egingo ditu Gipuzkoan. Donostia ostean, ondorengo asteetan Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Errenteria, Legazpi, Zarautz, Arrasate) urtarrilaren 12an Irunen emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko.